Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bete1 bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bete1, bete, betetzen
1 da/du ad. Zerbaitek hutsune edo tarte bat zeharo hartu, hutsune edo tarte bat zerbaitez zeharo hartua gertatu. (Betegarria aipatzen denean, -z atzizkiarekin ezartzen da). Urak ibar osoa bete zuen. Zuloa bete. Pitxerra ardoz bete. Gariz bete du larraina. Urez bete da ontzia. Ikusleek antzokia bete zutenean. Antzokia bete zenean. Sakelak txanponez beteta. Leporaino, mukuru bete. Eltzea ezpainetaraino bete zuen neskameak.
2 da/du ad. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Berri hark nahigabez bete zuen. Zorrez beterik bizi zela. Bedeinkazioz bete zuen bere semea. Ondasun gogoz beterik. Nekez beterik. Nahigabean bizi direnak alai itzazu, eta bete itxaropenez. Errukiz bete zaren andere eztia. Burua haizez betea.
3 da/du ad. Ase. Bazkaltzen zeharo bete naiz. Sabela babaz beteta zuela.
4 da/du ad. Gogoaren edo espirituaren beharrak erabat bete. Ik. ase1 2. Ez gaituzte betetzen nork bere atseginerako, nork bere eskua trebatzeko, egiten dituen lanek. Munduko gauzek ezin bete dezakete gizonaren bihotza.
5 du ad. Idazki edo dokumentu bateko hutsuneetan dagozkien datuak idatzi. Eskabide orria bete.
6 du/da ad. Adin jakin batera heldu, denbora-hedadura jakin bat ahitu. Gaur zortzi urte betetzen ditu seme nagusiak. Zahartze dohatsu batean bere egun guztiak beterik. Iaz bete ziren ehun urte jaio zenetik. Egunak bete zirenean, Agar-ek Abrahami seme bat eman zion.
7 du ad. Norbaitek hartu duen eginbidea edo zerbaitek eskatzen duena egin. Jainkoaren legeko aginduak bete. Ipini zion penitentzia bete arte. Berak beteko du nik ezin bete nezakeen egiteko hau. Idazlearen eginkizuna erraz da adierazten, gaitz betetzen. Ez dut uste erregela hori zorrozki betetzen denik alde guztietan. Kontseilari edo administratzaile kargua betetzeak berekin dakartzan zuzendaritza- eta kudeaketa-eginkizunak betetzen dituztenak.
8 da/du ad. Asmoak, nahiak eta kidekoak gauzatu. Bete ote da haren ametsa? Orduan bete zen Jeremias profetak esan zuena.
9 da/du ad. adkor. Haurdun gelditu edo utzi. Peruk bere andregaia bete omen du.
10 da ad. Arnasa estutu. Aizpuruk ere lan ona egin du, baina bete egin da pittin bat amaiera aldera.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.