Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza lotu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

lotu, lot, lotzen
1 du ad. Lokarrien edo korapiloen bidez eutsi, atxiki edo batu. Ik. estekatu. Anton. askatu. Astoa zuhaitzean lotu zuen. Lepoan eta eskuetan sokaz lotu zuten. Oihal bat hartu eta gerrian lotu zuen. Oihal batekin gerria lotu zuen. Txakurra katean lotu. Loturik eraman. Loturik naukan katea (Ik. kateatu). Oinetakoak lotu. Liburua paperean bildu eta listari batez lotu zuen. Hari baten bi muturrak korapilo batez lotu. Eskuak lotu zizkion. Ezin hautsizko lokarriz lotua. Estu, tinko lotua.
2 du ad. Bi gauzaren edo pertsonaren edo gehiagoren artean nolabaiteko lotura ezarri. Arbasoekin lotzen gaituen haria. Gizartean lotzen eta askatzen gaitu hizkuntzak, hizkuntza honek nahiz horrek. Adiskideek lotu ninduten lur honetara, eta gero emazteak.
3 da/du ad. Trabaturik edo zurrundurik gelditu edo utzi. Ez zuen inolako lotsa gaiztok lotu, bere adiskideaz mintzo zenean. Jauna, ezin dut hitz egin: moteldu eta lotu egin da nire mingaina. Dorreko haizeak zentzuak oro lotu zizkidan.
4 du ad. Bi gauza edo gehiagoren artean harremana edo erlazioa ezarri. Ik. erlazionatu. Beste zenbait olerkarirenarekin lotua agertzen zaigu Sagartzazuren izena. Euskal Herrian inprobisazio hitza bertsolaritzarekin lotu ohi da. Jende asko azaldu da generoari lotutako gaiez hitz egiteko prest.
5 du ad. (Bi hitz edo gehiago, hitz bat eta atzizki bat...) idaztean hitz bakarrean eman. Loturik idazten diren hitzak. Marratxoa kendu eta atzizkia hitzari lotuta idaztea (amaren versus ama-ren).
6 du ad. Zauriez mintzatuz, lotura batez bildu edo inguratu. Ik. bendatu. Zauria loturik, egun berean igorri zuten etxera.
7 zaio ad. Atxiki, itsatsi. Errotara doanari irina lotzen zaio. Berehalako probetxuari loturik bizi garelako. Antzinako hotsa x denean, x-ri lotu behar gatzaizkio, batasunera bagoaz. Aurrekoen ohiturei estu lotua. Erdarari lotuago azaldu zen hor Axular Leizarraga baino.
8 zaio ad. Heldu, oratu. Lotu zitzaizkion beso azpietarik, eror ez zedin, eta ttuku-ttuku eraman zuten. Ausikika lotu zitzaion.
9 zaio ad. Ekin. Zeri lot ez dakizula. Bizitza berri bati lotu. Bideari lotu zaio. Behin lanari lotu zaizkionez gero, nahiago izan dute lana burutik burura egin. Behin gure nahimena ekinaldi bizkor batez bere asmoari lotzen bazaio, ez da hartatik lasaituko aldez besteko asmo bat hartu arte.
10 da ad. bizk. Gelditu, higitzeari utzi; aipatzen den tokian edo egoeran jarraitu edo gelditu. Isilik lotu zen. Zergatik lotu ote zen etxean?

Esaera zaharrak

Dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen.

Aztergaia: lotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-09-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

lotu, lot-.

Jatorrizko forma

eraiki, muntatu, lotu.

Euskaltzaindiaren Arauak

lotu, lot, lotzen. 1 du ad. 2 zaio ad. 'atxiki, itsatsi'. 3 zaio ad. 'heldu, oratu; ekin': zeri lot ez dakizula; bizitza berri bati lotu.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

lotu, lot(u), lotzen (cf. EArauak, 28: "t-ren erabilpena mugatuko duten puntuak hauek izanen dira (...) literatura tradizioan jokabide bakarra izatea (ezagut, lant, lot, ohart)".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.