Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemailea da, 1991n hasi eta 2015ean burutu den Hiztegi Batua adieraz, adibidez eta azpisarreraz hornitzen duena (37.884 sarrera, 6.944 azpisarrera eta 61.398 adiera). Tradizioan eta egungo corpusetan oinarriturik, hitz bakoitzari dagozkion adibide argigarriak eskaintzen dizkio erabiltzaileari. Gainera, formak arautzeko baliatu diren datu eta argibideetara, Hiztegi Batu Oinarridunera, eta adibideen iturri izan diren Orotariko Euskal Hiztegira, XX. mendeko euskararen corpus estatistikora eta Lexikoaren Behatokira zuzenean jotzeko bidea ere ematen dio.