Azken eguneraketa: 2026-01-23
(18. argitaraldi digitala)
Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemailea da, etengabe berrikusten eta osatzen dena. Azken eguneratzeak 52.561 forma biltzen ditu guztira (39.917 sarrera, 11.468 azpisarrera eta 1.176 ohiko lexia), 70.978 adiera eta 118.579 adibide.
Tradizioan eta egungo corpusetan oinarriturik, hitz bakoitzari dagozkion adierak eta adibide argigarriak eskaintzen dizkio erabiltzaileari. Gainera, formak arautzeko baliatu diren datuetara eta irizpideetara, eta adibideen iturri izan diren Orotariko Euskal Hiztegira, XX. mendeko euskararen corpus estatistikora, Lexikoaren Behatokia eta Euskararen Erreferentzia Corpusa corpusetara zuzenean jotzeko bidea ere ematen dio, bai eta Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikora eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasera ere.
Tutorial hauen helburua Euskaltzaindiaren Hiztegiari probetxua ateratzen ikastea da. Hiztegira jotzen dugunean, hitz baten esanahia zein den jakitearekin konformatzen gara, baina Euskaltzaindiaren Hiztegiak askoz informazio aberatsagoa eskaintzen du.
Euskaltzaindiaren Hiztegia (Tutoriala-1)
Euskaltzaindiaren Hiztegia (Tutoriala-2)
Euskaltzaindiaren Hiztegia (Tutoriala-3)
Euskaltzaindiaren Hiztegia (Tutoriala-4)
Euskaltzaindiaren Hiztegia (Tutoriala-5): Unitate fraseologikoak