- Sarako Idazleen Biltzarrak 41. ahalegina egin du aurten, eta, urtero bezala, ehunka euskaltzale bildu ditu herriko polikiroldegian.
- Ohi duen legez, Euskaltzaindiak erakusmahaia jarri du Saran, eta azken argitalpenak erakusteaz gain, bi liburu aurkeztu ditu jendaurrean, hain zuzen, Junes Casenave-Harigile: zortzi pastoral berri eta Margarita, Nafarroako erregina. Aurkezpenean izan dira Ixabel Etxeberria ikertzailea, Jean-Baptiste Coyos euskaltzainburuordea eta Maider Behotegi Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria.
- Irudiak hemen: https://labur.eus/GKv9E
Iruzkin berria idatzi
- Junes Casenave-Harigile apezak (1924-2018) pastoral ugari idatzi zituen bere bizitzan. Horietarik 11 taularatuak izan dira, baina beste zortzi ez dira jendaurrean aurkeztu. Hain zuzen, horietako lau bildu ditu Jean-Baptiste Coyos euskaltzainburuordeak liburu honetan, beste laurak bigarren liburu baterako utzi direla.
- Liburua apirilaren 1ean aurkeztuko da (11:15etan), Sarako Idazleen Biltzarrean.
- Bideoa hemen: https://labur.eus/izTOY
- Hitzordua Pazko Astelehenean izanen da, apirilaren 1ean, goizeko 11:15etan. Biltzarrean, Ixabel Etxeberria ikertzaileak, Jean-Baptiste Coyos euskaltzainburuordeak eta Maider Behotegi Euskararen Erakunde Publikoko lehendakariak parte hartuko dute.
- Euskaltzaindiak Gasteizko udaletxean egin du martxoko Osoko Bilkura. Bilkura hasi baino lehen, Maider Etxebarria hiriko alkate andreak harrera beroa egin die euskaltzainei. Euskaraz mintzatu da Etxebarria, eta esker oneko hitzak izan ditu Akademiarentzat: "Udaleko teknikariek esan didatenez, Euskaltzaindiak asko laguntzen die beraien eguneroko zereginean, eta hori eskertu nahi nizueke".
- Euskaltzaindia aspalditik ari da Gasteizko Udalarekin elkarlanean; urtero-urtero berritzen dute hitzarmena bi erakundeek.
- Beñat Oihartzabal idazle eta hizkuntzalariak 75 urte bete zituen martxoaren 17an, eta, hartara, euskaltzain emeritu bilakatu da, Euskaltzaindiaren barne-arauek agintzen duten bezala.
- Horrela, ordezkoa aukeratzeko izena emateko epea ireki da, Oihartzabalen hutsunea betetzeko proposamenak hurrengo bi Osoko Bilkuretan jasoko direla.