Aurreko euskaltzaina: Piarres Larzabal
Ondoko euskaltzaina: Xarles Videgain

 

Txomin Peillen

Euskaltzain emeritua

Parisen jaio zen, 1932ko azaroaren 17an.

Biologian, Filologia Hispanikoan eta Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna. Euskal Ikasketetan doktorea. Idazlea. Erretiroa hartuta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateko irakasle izatetik.

Euskaltzain urgazle izendatua 1961eko azaroaren 17an eta oso 1988ko apirilaren 29an. Euskaltzain emeritua da 2007ko azaroaren 30etik.

“Euskaldun maiteok, agur!” izeneko sarrera hitzaldia irakurri zuen Baionan 1989ko apirilaren 1ean.

Ikusi sarrera hitzaldia

Manuel Lekuona Saria

Biografia

Oinarrizko ikasketak Parisen egin ondoren, Biologiako lizentzia burutu zuen Parisko Unibertsitatean (Paris-Sorbonne). Goi mailako ikasketei heldu aurretik lau urte eman zituen Aljerian, soldaduskan, bere bizitzan garrantzi berezia izan dutenak.

Ondoren Filologia Hispanikoan nahiz Hezkuntza Zientzietan lizentziatu zen Vincennesko Unibertsitatean (Paris VIII). Giza Zientzia eta Letretako estatu doktoregoa 1981ean eskuratu zuen Bordele Montaigne Unibertsitatean (Boredele III), anatomiaren euskal lexikoaz egindako tesiarekin, Jean Haritxelharren zuzendaritzapean.

Biologia eta geologia irakasle izan zen hainbat lizeotan hogeita bi urtez eta, garai berean, euskara eskolak eman zituen Parisko Lavoisier Lizeoan hamabi urtez. 1982an izendatu zuten Paueko Unibertsitatean irakasle. Euskal Hizkuntza eta Literatura eskolak eman ditu Paueko eta Baionako campusetan.

Paueko Unibertsitatean Euskal Hizkuntza eta Zibilizazio katedradun eta CAPES agiriaren arduradun izan da. 1998an katedradun emeritu izendatu zuten. Halaber, Bordele eta Paueko Unibertsitateetako Euskal Ikasketak sailaren arduradun izan zen.

Unibertsitatean literatura, hizkuntzalaritza eta etnografia irakatsi ditu, ikerlari gisa ere arlo horietan nabarmendu dela. CNRS erakundearen Ahozko Hizkuntza eta Zibilizazioen Laborategiko kide izan zen 1961-1962 artean. Orobat, hainbat ikerketa egitasmotan parte hartu du: Baionako IKER (UMR-5478) taldea, Paueko Unibertsitateko Arc Atlantique laborategia, Eusko Ikaskuntza, eta abar.

Halaber, Frantziako Conseil National des Universités delakoaren Eskualdeko Kulturak eta Hizkuntzak sailaren kide izan zen. Hainbat biltzar antolatu eta doktorego tesi zuzendu ditu.

Euskal kulturaren munduan Parisen barneratu zen, Andima Ibinagabeitiaren eta Jon Miranderen laguntzaz. Igela: Euskaldun Heterodoxoen Errebistaren (1962-1964) sortzailea izan zen Jon Miranderekin, eta bertan argitaratu zituen hainbat ipuin satiriko. Literatura genero ugari landu ditu: eleberria, ipuina, poesia, narrazioa, itzulpena, eta abar.

Idazlanetan euskarari eman dio lehentasuna, hala literaturan nola ikerketan, erdarak guztiz baztertu gabe. Bestalde, ikerketa etnografikoak, biografiak, saiakerak eta hiztegiak ere idatzi ditu. Euskaltzaindiko lanari dagokionez, literatura arlo gogokoena duen arren, dialektologian, hiztegigintzan eta onomastikan ere aritu da 1984tik aurrera.

Politikaz den bezainbatean, aspalditik abiatu zen abertzaletasunean, Pariseko Euskal Mundu Biltzarretik (1956) hasita, Eusko Alkartasuna alderdiko hautagai izateraino Pirinio Atlantikoetan (1993-2001).

Orobat, Euskal Herriko Garapen Kontseiluko, Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko eta Eusko Ikaskuntzako batzordekide izan da. Euskal PEN Klubaren sorreran (1950) parte hartzeaz gain, 2004tik erakundearen ohorezko lehendakari da. Bestalde, hurrengo kultur elkarteetako kide izan da: Sü Azia, Elhuyar Kultur Elkartea, UZEI, Gure Herria, eta abar.

Aldizkariez den bezainbatean, Baionako Bulletin du Musée Basque, Lapurdum, Eusko Ikaskuntzaren Oihenart, edota Euskaltzaindiaren Euskerako batzordekide izan da.

Beste hainbat agerkaritan ere idatzi ditu ehunka artikulu: Euzko-Gogoa, Gernika, Egan, Jakin, Elgar, Anaitasuna, Pott Tropikala, Biga, Miroir de la Soule, Elhuyar, Ekaia, Argia, Ernaroa, Galeuzca, Hegats, Reclams, RIEV, Eusko Ikaskuntzaren sailetako koadernoak, HABE, Maiatz, Xaguxarra, Napartheid, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, Fontes Linguae Vasconum, ASJU, Anuario de la Sociedad de Eusko Folklore, Gure Herria, Zubiak, Berriak, Elkarrekin, Euskaldunon Egunkaria, Le Journal du Pays Basque, Sud-Ouest, Time, Zabalik, Gara, Berria, Eleria, eta abar.

Hurrengo sariak eta ohoreak jaso ditu: Bizkaiko Aurrezki Kutxa eta Euskaltzaindiaren Txomin Agirre Saria (1964, 1966, 1989); Udako Euskal Unibertsitatearen sarrera hitzaldia (1981); Beasaingo Udalaren saria (1984); Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren Beka (1989); Espainiako Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren saria (1995); Euskal Idazleen Elkartearen ohorezko kide (1998); Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen ohorezko kide (2002); Mauleko Udalaren Ohorezko Domina; Zuberoako Zohardia Kultur Elkartearen ohorezko diploma; Euskal Herriko Idazleen Biltzarraren saria (Sara, 2008); Agosti Xaho Kultur Elkartearen Saria (2009); Euskal PEN Klubaren Idazluma (2009); Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria (2009), eta abar.

 

Liburuak

Literatura

1957 Tristan Isoltekin [argitaragabea]

1961 Tximinoak [argitaragabea/galdua]

1967 Gauaz ibiltzen dana (Itxaropena)

1972 Itzal gorria (Itxaropena)

1973 Gatu beltza (Mensajero)

1982 Atxorra eta altximia (Lur)

1986 Aintza txerriari! (Elkar)

1991 Kristina Bolsward (Bilbao Bizkaia Kutxa : Euskaltzaindia)

2000 Itzal gorria [ed. berrikusia] (Hiria)

2001 Ale berdeak (Dakit)

2001 Ale gorriak (Hiria)

2001 Alarguntsa beltza (Hiria)

2003 Mende joanaz (Maiatz)

2006 Abd el Kader : olerkia, poème, poema (Labayru Ikastegia)

2006 Un montmartrois errant [argitaragabea]

2008 Jende ederrak lanean : (who's who?) (Utriusque Vasconiae)

2013 Jan Dabrowski (Utriusque Vasconiae)

2013 Aldjezairia askatuta 2. argit. (Txalaparta)

2015 Nina Waita : arapu baten itzalean (Utriusque Vasconiae)

Ikerketak eta edizioak

1957 Euskal Herriko geografia eta ekonomia [galdua/argitaragabea]

1970 Greziako mitologiaz [argitaragabea]

1975 Eskebertsuen bilduma (Príncipe de Viana)

1976 Mirande-ren idazlan hautatuak [arg.]. (Mensajero)

1983 Lehen liburia edo Filosofo huskaldunaren ekheia : [(1785)] / Jusef Egiategi [arg.] (Euskaltzaindia) PDF

1985 Animismua Zuberoan (Haranburu)

1985 Allande Elixagarai Ligiarraren ixtoriak : (parre ipuinak) (Haranburu)

1987 Paristar euskaldun bat : (ni... neu) (Kriselu)

1987 Eskual antzertia [elkarlanean] (Université de Pau et des Pays de l'Adour)

1988 Zuberoako itzal-argiak : (eüskarazko jakilegoak). Lehen aldia : XV., XVI., XVII. mende zaharrak (Elkar)

1992 Euskalki literarioak [elkarlanean] (Labayru Ikastegia)

1994 Herri-sendakuntza eta sendagingoa Zuberoan : (bil-lan, ikerlan azterlan) (Eusko Ikaskuntza)

1995 Parlons euskara : la langue des basques (L'Harmattan)

1995 Bizidunak haurren eta helduen heziketan : (saiakera) (Mensajero)

1998 Conception du monde et culture basque (L'Harmattan)

1998 Les emprunts de la langue basque à l'occitan de Gascogne : étude du dialecte souletin de l'euskara (Universidad Nacional de Educación a Distancia)

2001 Agur Zuberoa (Biba Xiberua!)

2001 Euskaldunen ingurugiroan : (espazioa eta denbora) (Dakit)

2002 Ehiza eta zepoka : (Zuberoako Basabürüan) (Fundación José Miguel de Barandiarán)

2002 Oihenart, hautatua [arg.] (Hiria)

2003 Actes du Colloque l'Immigration des basques aux Amériques : Bayonne, 17, 18 mai 2001 [arg.] (Utriusque Vasconiae)

2003 Bosquejos vasco-uruguayos (Dakit)

2003 Euskaldun etorkinak Ameriketan [koord.] (Utriusque Vasconiae)

2005 Baloreak Euskal Herrian eta beste gizarteetan : (sena, ohiturak eta gizarte balore orokorrak) (Utriusque Vasconiae)

2009 El imaginario en las creencias populares [argitaragabea]

2009 Biziaren hiztegiaz (Euskaltzaindia) PDF

2009 Txomin Peillen Karrikaburu (Eusko Ikaskuntza)

2011 Filosofo Hüskaldunaren ekheia (bigarren liburukia) / Jüsef Egiategi [arg.] (Euskaltzaindia) PDF

2012 Jon Mirande, olerkaria [arg.] (Euskaltzaindia) PDF

2014 Albaitaritzako idazlanak / Mongongo Dassanza [arg.] (Euskaltzaindia)

 

 

 

 

Artikuluak Euskaltzaindiaren argitalpenetan

Euskera agerkarian

1972 Azkueren iztegirako buruxka batzuk PDF

1981 Euskal antzerki zaharrenak PDF

1982 Zuberotar lege hiztegia hamaseigarren mende hastapenean PDF

1984 Zuberoako euskalkiaren, Basabürüko motaz, ohar batzu PDF

1986 Atzürükü Urrutiako leinuaren eresiak XV. mendeko PDF

1989 Euskaldun maiteok, agur! [sarrera hitzaldia] PDF

1990 Aita Junes Casenave Harigileren hiztegia PDF

1990 Gaskoniako okzitanoarengandikako maileguak euskaraz : (Zuberoako euskaliaren azterketa bat) PDF

1991 Leku eta jendeak XV. mendeko zuberotar eresietan PDF

1993 Euskera eta gaskoinaren arteko harreman eta loturak PDF

1996 Marzelin Hegiaphal (1910-1996) : Euskaltzaindiko urgazlearen omenaldia [hilberri txostena] PDF

1996 Jakes Belakoaren erran zaharrak eta filosofia PDF

1999 Bizitzaren komediak Zuberoan PDF

2002 Zuberotar irri kontakizuna : pertsonaiak, jarrerak, egoerak PDF

2003 Errelijionearen etsaiak Intxausperen libürüan PDF

2003 Sabino Arana : hizkuntza eta kultura PDF

2006 Andima adiskide PDF

2008 Asto laster berria : ehizalariak eta ekologistak (südür gorriak eta üzkü berdeak) PDF

2011 Agosti Chahoren hiztegiko aitzin solasean hitzen iturriak PDF

2011 Mintzo haren ohoreagatik [Jean Baptiste Coyos euskaltzainaren sarrera ekitaldian] PDF

2012 "Aberastarzun guzien giltz bakotxa" : (Zuberoa XVIII. mendea) PDF

Iker bilduman

1981 Zuberoako gobernu hizkuntzak eta gure herri hortako euskalkiaren erdal maileguak PDF

1983 Oreina eta gizoreina literaturgintzan eta edergintzan PDF

1992 Zubereraren bilakaeraz ohar batzuk PDF

1992 Idazki sakratuen eredu ta egitura batzuz euskal idazkintzan PDF

1994 Oihenarteren eragina Egiategirengan : (Oihenarteren itzala Egiategiren obran) PDF

2008 Jüsef Egiategiren tropoak PDF

2008 Azkue eta euskal hizkuntzaren duintasuna PDF

2011 La entrada de la literatura vasca por la puerta del modernismo PDF

Onomasticon vasconiae bilduman

2000 Akitanierazko eta euskarazko leku eta etxe-izenak Biarnon PDF

 

Erakunde barruko ardurak gaur egun

Egitasmoak