Bi hitzaldi eman zituen, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Hona ekarri dugu hitzaldiok emateko Gorrotxategik erabili zuen materiala.
Hitzaldien ondoren, bertaratutakoek Euskaltzaindiaren egoitza bisitatu zuten, Aritz Abaroa EHHA egitasmoko teknikariaren eskutik.
Urrian zehar, "Burdina" gaiaren inguruan, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dituen jardunaldi horietan, Bizkaiko hainbat herrik ez ezik, erakunde batzuk ere parte hartzen ari dira. Euskaltzaindia "Burdina eta euskara" berariazko egitaraua prestatu du.
Hurrengo hitzaldia bihar, hilaren 22an, izango da. "Olak eta burdingintza euskal literaturan" hitzaldia emango du Jabier Kaltzakorta euskaltzain osoak. Burdinak euskal literaturan izan duen eragina eta utzi duen arrastoaz hitz egingo du. 19:00etan, euskaraz.