Euskararen Gramatika

42.21.13. Badarik ere


42.21.13. Badarik ere

XVI. eta XVII. mendeetan hedadura izan zuen diskurtso markatzaile honek ere esanahi bat baino gehiago dauka. Batzuetan kontzesio kutsuarekin ageri da euskara idatzian, Pouvreauren adibide honetan ikusten den gisan: Eta iduri dizu zure gaitzak ez direla xipienak, begirazazu horrela gerta ez dakizun zure pazientzia gabez. Badarik ere direla xipiak, direla handiak, zuk egizu zure ahala guzien jasaiteaz pazientziarekin (Pouvreau). Ñabardura horiek direla eta, aurkaritzakotzat hartu beharko genuke sarri askotan. Ondoko adibide hauetan, esate baterako, juntagailu aurkaritzakoa litzateke: Eta beheititurik ikus zitzan oihalak aldaratuak: badarik ere ez zedin sar (Leizarraga); Baina orain anitz dira menbroak, badarik-ere gorputz bat (Leizarraga); Eta gogo gaiztorik ez dugularik, badarik ere gaiztoak anitz gaizki pentsatzen du, eta beti hitz gaizto haietaz isilik baliatzen da norbaiten bihotzaren iragaiteko (Pouvreau).

Gaurko idazleek bada ere-ren baliokide gisa erabiltzen dute maizago, eta ez aurkaritza zentzuarekin: Enparan diputatuak badaki gustura botako lituzkeela pare bat tiro, kapela zikinen bat aireratzeko badarik ere (Aranbarri); Kuadroa ikusi nahi luke. Beste behin badarik ere, ez dio besterik eskatzen bizitzari (Lertxundi); Ikusten zintuen, ordea, urrutitik badarik ere (Aranbarri).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper