Euskararen Gramatika

26.3.1. Sarrera


26.3.1. Sarrera

26.3.1a Euskal aditz gehienak adizki analitikoen bidez baizik ez daitezke joka. Bi osagai ditugu adizki analitiko ororen oinarrian: adizki jokatugabea eta adizki jokatua. Adizki jokatugabea egiturako adizki nagusia da eta hark dakar eduki semantikoa. Adizki jokatua, berriz, egiturako laguntzailea da eta semantikoki hutsa da.

26.3.1b Lau dira adizki analitikoen osatzeko euskarak erabiltzen dituen adizki nagusiak: partizipio burutua (-tu), partizipio burutugabea (-t(z)en), partizipio prospektiboa (-tuko) eta aditzoina. Adizki nagusi horiek *izan, *edun, *edin edo *ezan —gehi egin mendebaldean eta -iro- ekialdean— laguntzaileekin elkartzen dira denbora-aspektu-modu ñabardura gehienen adierazteko. Atal honetan, adizki nagusiak (§ 26.3.2) eta laguntzaileak (§ 26.3.3) deskribatu ondoan, alde batetik aldia eta aspektua (§ 26.3.4), eta bestetik modua (§ 26.3.5) izanen ditugu aipagai. Pertsona eta numero komunztaduraz, ikus gorago § 26.1.6 eta § 26.1.7.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper