Euskararen Gramatika

15.5. Partitiboa


15.5. Partitiboa

Partitiboa adberbioa izan daiteke (§ 22.2.2g), bakarrik gelditu da, pozik bizi dira edo beranduenik lauretan etorriko da gisako esaldietan. Baina beste batzuetan partitiboa determinatzaile mota bat ere izan daiteke, artikuludun absolutiboaren parekoa: Etxea ikusten dut vs Ez dut etxerik ikusten. Bi perpausak pare-parekoak dira, baina partitiboak, mugatu singularrak ez bezala, ingurune sintaktiko mugatuagoa eskatzen du: ezezko edo galderazko perpausa, baldintzazkoa, balio enfatikoa markatzeko baiezkoetan eta abar (ikus § 18.5.2). Partitiboan ageri direnak, noski, mugagabeak dira: Ez dut inoiz hain pertsona traketsik ezagutu; Zure neurriko soinekorik aurkitu al duzu? Eta aditz komunztadura beti singularrean egin behar du, inoiz ere ez pluralean.

Ikus Euskaltzaindiaren 15. araua: “Partitiboaren erabilera okerra”, Bilbon, 1994ko azaroaren 25ean onartua; 30. araua: “Partitiboa baiezko perpausetan noiz eta nola”, Donostian, 1995eko apirilaren 28an onartua.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper