JAGONET galde-erantzunak

Denbora adieraztea: -(e)n aldiro, naizen aldiro, naizenero

Zuzena al da Tolosara itzultzen naizenero gertatzen zait hori esatea? Zuzena da naizenero hori?

Bai, zuzena da. Hala dator jasoa Euskararen Gramatikan (2021) —"36.1. Oinarrian perpausa duten osagarri adberbialak (‘Denborazko perpausak’)" (Euskararen Gramatika)—, eta bertan datorren adibidea galderakoaren parekoa da: Hara joaten nintzenero gauza bera entzuten nuen.

Arrazoia zera da: Aldi izena isilpean duten erlatiboak dira horrelakoak (herriratzen naizen [aldi]etan; joaten nintzen [aldi]ero; esaten duzun [aldi] bakoitzean...). Beraz, Hara joaten nintzenero (= joaten nintzen aldiro) gauza bera entzuten nuen. Eta horien ordainak dira hauek ere: joaten nintzen bakoitzean, joaten nintzen aldikal, joaten nintzenetan...

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > zenbatzaileak, lexikoa > hitz eratorriak, sintaxia > esapideak, sintaxia > perpausak

Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > determinatzaileak, perpausa > denbora

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper