JAGONET galde-erantzunak

Toponimia: Arriarte

Gure herriko kaleko pasabide bati Arritarte esaten dio jendeak. Udalak plaka bat jarri nahi du bertan, pasabidearen izena adierazteko; baina zalantza sortu zaigu izen hori nola idatzi erabakitzeko orduan. Herrian badugu Arriarte izeneko baserri bat, baina pasabide horren berri idatzirik ez dugu inon aurkitu. Hortaz, nola idatzi behar dugu: Harri tarte, Harri-tarte, Harriarte ala Arriarte pasabidea?

Batetik, Euskaltzaindiak esana dauka h letraz eta palatalizazioaz hartutako erabakiak ez direla erabili behar onomastikan (horregatik Arrigorriaga eta ez Harrigorriaga, edo Iruñea eta ez Iruinea, adibidez). Bestetik, zuen herriko kaleko pasabideari buruzko kontuan, Euskaltzaindiak berak 2000. urtean argitara emandako Toponimia txikia arautzeko irizpideak liburuaren arabera, Arriarte pasabidea idatzi beharko litzateke.

Osagarri gerta litekeelako, kontuan hartzekoa litzateke, orobat, Euskaltzaindiak 2019. urtean argitara emandako Kale eta karriken izenak hautatzeko eta idazteko irizpideak izeneko liburua ere. Jarraibide egokiak daude bertan. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/82190.pdf.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: izen bereziak > leku-izenak

Unitate-mota: hitzak > izenak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper