JAGONET galde-erantzunak

Helburua adieraztea: -tzearren,  -tzeagatik

Forma horien erabilera, helburua adieraziz, gogorra egiten da. Azaldu, mesedez, eta eman adibideak.

Galderan aipatzen den <aditz-izena + -t(z)eagatik, -t(z)earren> egiturari buruzko informazioa, besteak beste, bi toki hauetan dago: Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VII, 135. or. eta "-agatik" (EBE), "(-)arren" (EBE).

Kausazko/helburuzko esaldien artean muga zehazki zedarritzea sarritan erraza ez bada ere, liburu horietan esaten da ‘kausa final’ gisara ulertzen diren esaldi asko helburuzkotzat ematen ditugula sarri; gisa horretako adibideak ugari dira tradizioan. Adibidez:

Berari gustua egiteagatik atera naiz (Izeta)

Mutil ura, noski, diru pixka bat irabazteagatik zetorren nire atzetik (Anabitarte)

Zu, Jauna, ni salbatzeagatik, laidoztatua izatu zinen (Duvoisin)

Galdetzen ez bada ere, egokia da gogora ekartzea beste molde batekoak direla <-tu (izan) partizipioa + -agatik/arren> egitura dutenak. Horiek kontzesiboak dira: Zu etorriagatik (ere) ez dut hori egingo. Maiz joan arren, ez dut inoiz ikusten.

Horrez gain, ikus hauek ere: "Kausa adieraztea: -tzeagatik/-lako (merkeagoa izateagatik/delako)" (JAGONET), "Kausa/kontzesioa adieraztea: -tzeagatik/-tuagatik (izateagatik / izanagatik)" (JAGONET)

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak

Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > kausa

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper