JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: berri, susmo, seinale (ezkondu delako berria / ezkondu den berria)

Zalantzarik ez dut forma hauen zuzentasunaz: ezkondu delako berria, hori gaizki dagoelako ustea oso zabaldua dago; baina ez dakit beste hauek zuzenak ote diren: zerbait larria gertatu den susmoa dut, ordainduko ez didaten beldur naiz, hemengoa den seinale

Hor aipatzen diren adibide guztiak zuzenak dira, 116. arauak (“-(e)lako eta -(e)n atzizkiak izenak gobernaturiko perpaus osagarrietan”) dioenaren arabera.

Molde horretakoetan desegokiak *-(e)laren, *-(e)ko edo *-(e)naren atzizkiak dira euskara batuan. Esate baterako: *Ekonomia gaizki doalaren berriak ez gintuzke harritu behar (egoki: gaizki doan berriak / gaizki doalako berriak).

Arauan ez ezik, Euskaltzaindiaren beste liburuki honetan ere egin liteke kontsulta zehatza: Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 145. or..

Horrez gain, ikus hauek ere: "Lexikoa: seinale (maite gaituzten/gaituztelako seinale/*maite gaituztelaren seinale) " (JAGONET), "Lexikoa: itxaropena, aitzakia (irabaziko zutelako itxaropena / zuten itxaropena / *zutenaren itxaropena)" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kalko baztergarriak, lexikoa > orokorra, sintaxia > kalko baztergarriak, sintaxia > perpausak

Unitate-mota: hitzak > izenak, hitzak > menderagailuak, joskera > kalko baztergarriak, perpausa > osagarriak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper