JAGONET galde-erantzunak

Kuantifikazioa adieraztea: erdi (erdi-prezioan, ?erdi-buelta)

Zenbaitetan honela ikusi izan ditut hauek: erdi-prezioan / erdi prezioan, erdi-buelta / erdi buelta. Zuzenak al dira? Izan ere, halakoak nik beti beste era honetara erabiltzen ditut: prezio-erdian / prezio erdian, buelta-erdia / buelta erdia.

Zuzena da lehenengoa ―erdi(-)prezioan― euskara estandarrean. Horrela ageri da Euskaltzaindiaren Hiztegian, [EH:erdi1:2] sarrerako adibideetan: erdi(-)prezioan saldu, erdi(-)lanak egin dituzte.

Bigarrenak ―erdi(-)buelta esapideak zalantza eragiten du. Izan ere, nahiz Orotariko Euskal Hiztegian, [OEH:erdi], horren antzeko forma batzuk ageri diren (erdi-bide, erdi-denbora, erdi-diru, erdi-gaitz, erdi-parte...), gaur egungo idatzietan ez dira ikusten. Gaur egun, ordu-erdi, edo egun-erdi gisakoak baino ez dira erabiltzen, eta, era berean, buelta-erdia. Tradizioan, gainera, buelta-erdia besterik ez dago.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > zenbatzaileak, lexikoa > hitz elkartuak, ortografia > marratxoa, ortografia > zuriuneak, sintaxia > sintagma-egiturak

Unitate-mota: hitzak > izenak, joskera > hitz-ordena, karaktereak > markak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper