JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: gizonarazi/*gizonduarazi

Gizondu zaitezte ondo badago, gizonduarazi ondo dago?

Euskaltzaindiaren Hiztegian ageri ez diren hitzetan (ez dago ez gizonarazi, ez *gizonduarazi), zentzuzkoena —hiztegiak inoiz kontrakorik esaten ez badu behintzat— horiei ere arau nagusia (28. araua) aplikatzea da: alegia, aditzoinari (hots, gizon formari) lotzea -arazi. Beraz, gizonarazi (*gizonduarazi).

Besterik da hitzen osaeraz ez baizik ahalerazko, aginterazko edo subjuntibozko formez ari garenean. Halakoetan, aditzoinak bi forma dituenean (eta hori gertatzen da adjektibo, adberbio edo izen bati -tu erantsita sortutako aditzen kasuan): gizon zaitezte / gizondu zaitezte (agintera), gizon zaitezke / gizondu zaitezke (ahalera), gizon zaitezen / gizondu zaitezen (subjuntiboa), biak dira posible; Euskaltzaindiaren arauak ez du beharkizunik sortzen: aukerakoa da zein forma erabili (-tu-duna edo -tu-gabea).

Ikus hauek ere: "Lexikoa: aditzoina (lagun/lagundu, ekar, neur, zorrotz/zorroztu)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: -arazi (lo eginarazi / lo eragin)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: -arazi (sorrarazi/*sortarazi; agerrarazi /*agertarazi)" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > aditzak, sintaxia > aditza

Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak-aditzak > aditzoina

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper