JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: -arazi (sorrarazi/*sortarazi; agerrarazi /*agertarazi)

23. araua dela eta, beharbada komeni da osatzea -t- har dezaketenen zerrenda: sortarazi eta agertarazi bakarrik agertzen dira; ez da besterik?

23. arauak dio "bi hautakizunak -t-dunak eta -t- gabeak zilegi utzi behar direla", aditzoinaren forma nolakoa den erabaki arte. Auzi hori 28. arauan ebazten da, aditzoinen forma erabakitzean.

-araziri gagozkiola, -rtu > -rrarazi dira baturako formak, aditzoina -tu gabea delako kasu horietan guztietan: (agertu > ager > agerrarazi (*agertarazi), sortu > sor > sorrarazi (*sortarazi).

Bestalde, badira aditzak -tu-z bukatu eta -t horri eusten diotenak aditzoina sortzeko (oroit, laket, berret, lot, ezagut…). Aditz horiek, jakina, -t + -arazi egiten dute, betiere aditzoinaren gainean osatzen baita aditz arazlea: ohartarazi, urtarazi, lotarazi, oroitarazi, laketarazi, berretarazi, ezagutarazi eta gogaitarazi. Salbuespenak: ulertarazi (ez du -t-a galtzen), eta berantarazi eta agintarazi (ez dute ohiko –ndu > -narazi egiten, gainerakoek egiten duten bezalaxe (aldenarazi, apainarazi).

Horrez gain, ikus hauek ere: "Aditzaren jokabidea: -arazi (lo eginarazi / lo eragin)" (JAGONET), "Lexikoa: lo eginarazi, lokarrarazi, loarazi; lotarazi" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: eragin, -arazi " (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak, sintaxia > aditza

Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak-aditzak, hitzak-aditzak > aditzoina

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper