JAGONET galde-erantzunak

Zenbakiak: eta (bi milioi eta zazpiehun mila / *bi milioi zazpiehun mila)

Bi milioi zazpiehun mila (2.700.000) euro tokatu zaizkit idaztean, koma jarri beharra al dago milioien eta milakoen artean?

Alde batetik, galderan ageri den adibidearen modukoetan, eta ipini behar da: bi milioi eta zazpiehun mila euro.

Bestetik, esan behar da komaren derrigortasunik ez dagoela; 7. arauan ez da komarik ageri. Ondorioz, normalean ez da jartzen, baina ez dirudi alferrik dagoenik zifra handiko zenbakiak direnean. Euskaltzaindiko Jagon saileko Corpus batzordeak txekeak nola bete behar diren emandako irizpenean https://www.euskaltzaindia.eus/dok/jagonet/txekea.pdf, bi moldeak ageri dira:

3.582.000 €: hiru milioi bostehun eta laurogeita bi mila euro

3.582.670 €: hiru milioi, bostehun eta laurogeita bi mila, seiehun eta hirurogeita hamar euro

Horrez gain, ikus hauek ere: "Zenbakiak: 1.200.000 zenbakia nola idatzi letraz" (JAGONET), "Zenbakiak: eta zenbakietan" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > zenbakiak, ortografia > puntuazioa, sintaxia > kalko baztergarriak

Unitate-mota: joskera > kalko baztergarriak, karaktereak > markak, zenbakiak > kardinalak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper