JAGONET galde-erantzunak

Zenbakiak: eta zenbakietan

Zilegi al dira Mila bostehun lagun hil dira, Bost laurogeiko jauzia egin du edo Realak bi bat irabazi dio Osasunari eta gisakoak ala, uste dudanez, horietan guztietan eta juntagailua erabili behar da?

Hobestekoak dira honako egitura hauek:

Mila eta bostehun lagun hil dira.

Bost eta laurogeiko jauzia egin du.

Realak bi eta bat irabazi dio Osasunari.

Kasu horietan euskaraz juntagailua erabili izan da literatura-tradizioan. Eta, preseski, lehen adibideari gagozkiola, 1994an argitaratutako 7. arauak dio mila berrehun eta bat dela euskara batuan hobesteko egitura.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > zenbakiak

Unitate-mota: hitzak > juntagailuak, zenbakiak > kardinalak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper