JAGONET bilaketa

73 emaitza bilaketarentzat

Aditzaren jokabidea: ezin izan (ezin dut / ezin dezaket / ez dezaket)

Zein da ondorengo hauen artean formarik egokiena: ezin dut hori egin / ezin dezaket hori egin / ez dezaket hori egin; ezin diot ulertu / ezin diezaioket ulertu / ez diezaioket ulertu?

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak

Aditzaren jokabidea: jakin (jakin badakit / jakin dakit)

Zein da egokiagoa, jakin dakit ala jakin badakit?

Zalantza-mota: sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, joskera > aditz-joskera

Aditzaren jokabidea: Nor-Nori-Nork, 3. pertsona ez denean

Nor-Nori-Nork kasuetan, Nor hirugarren pertsona ez bada, nola osatzen da aditz laguntzailea? Adibidez: Nik zu poliziari

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak

Aditzaren jokabidea: subjuntiboa (eskatu, agindu, gomendatu, proposatu, aholkatu dadila /dadin)

Subjuntiboa nola egiten da eskatu aditzarekin: eskatu diote etor dadila ala eskatu diote etor dadin? Eta proposatu, gomendatu eta aholkatu aditzekin?

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak > menderagailuak, joskera > aditz-joskera, perpausa > osagarriak

Aditzaren jokabidea: gustatu (gustatzen zait / gustatuko litzaidake)

Zer alde dago gustatuko litzaidakeren eta gustatzen zaiten artean izaeran edo erabileran?

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak

Aditzaren jokabidea: barkatu (du/dio)

Nola jokatu behar da barkatu aditza: barka nazazu ala barkaidazu?

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > komunztadura

Denbora adieraztea: -danik (ebendanik)

Gerra urreko liburu batean, bizkaierazko adizki bitxi batzuk aurkitu ditut, <aditz jokatua + -danik> atzizkia dutenak (zandanik, yakundanik, ebendanik...). Dirudienez, denborazko perpaus mendekoen balioa dute. Arruntak al dira? Euskara batuan lekurik izango al lukete?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > denbora

Aditzaren jokabidea: joan, ikusi (joan nintekeen, ikus nezakeen)

Zer adierazten du joan nintekeen aditzak? Joateko aukera nuela, baina ez nintzela joan; ala, besterik gabe, joateko aukera? Edota ikus nezakeen esanez gero, zer: ikusi nuela ala ikusteko aukera izan nuela (nahiz eta gero ikusi ez)?

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak

Aditzaren jokabidea: subjuntiboa eta -tzeko (izorra gaitezen / izorratzeko egin dute)

Zuzena al da Nik ez dut uste gu IZORRA GAITEZEN egiten dutenik, baina kalte egiten digute esaldia?

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > osagarriak

Denbora adieraztea: -eno/*-eino atzizkia (etortzen ez direno/*direino)

Zein da zuzena: Etortzen direneino ez dugu alde egingo ALA Etortzen ez direneino ez dugu alde egingo?

Eta zein da zuzena ‘zu joan arte ez naiz isilduko’ adierazteko: Joaten EZ zareneino ez naiz isilduko ALA Joaten zareneino ez naiz isilduko?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > denbora

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper