JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: subjuntiboa (eskatu, agindu, gomendatu, proposatu, aholkatu dadila /dadin)

Subjuntiboa nola egiten da eskatu aditzarekin: eskatu diote etor dadila ala eskatu diote etor dadin? Eta proposatu, gomendatu eta aholkatu aditzekin?

Euskaltzaindiaren Hiztegian, Orotariko Euskal Hiztegian eta Euskara Batuaren Eskuliburuan ikus daitezke aditz horien konplementazio-moduak. Aldeak alde, gehiago edo gutxiago, guztiek erabiltzen dituzte, normalean, bai aditz jokatugabeen konplementazio-moldea (-t(z)eko, -t(z)ea, -t(z)era…), bai aditz jokatu subjuntibozkoena (-(e)la edo -(e)n).

Aldea, sarri, erregistro-kontua da: subjuntiboa erabilera jasoan arruntean baino gehiago erabiltzen da; lagunartean, bestalde, subjuntiboa erabiltzeak pedantekeria-kutsua har dezake.

Eskaturena ikusteko, jo hauetara: "eskatu" (EBE), [EH:eskatu], [OEH:eskatu].

Proposaturena: [EH:proposatu], [OEH:proposatu]

Gomendaturena: "gomendatu" (EBE), [EH:gomendatu], [OEH:gomendatu]

Aholkaturena: "aholkatu" (EBE), [EH:aholkatu], [OEH:aholkatu]

Horiez gainera, ikus hauek ere: "Aditzaren jokabidea: subjuntiboa (etor dadin / etor dadila esan dit)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: agindu (isil gaitezela/isil gaitezen agindu digu)" (JAGONET), "Aginduak/aholkuak ematea: agintera eta subjuntiboa (ez ezazu / ez dezazula / *ez ezazula; ez beza / ez dezala / *ez bezala)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: subjuntiboa (opa diogu zeruan goza dadila / goza dadin)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: subjuntiboa eta -tzeko (gogoratzeko / gogora nadin / gogora nadila esatera etorri)" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > perpausak

Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak > menderagailuak, joskera > aditz-joskera, perpausa > osagarriak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper