JAGONET bilaketa

83 emaitza bilaketarentzat

Denbora adieraztea: -nean (etorriko denean, egingo duenean)

Zuzena da, laguna etortzen denean esan ordez, laguna etorriko denean esatea?

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak-aditzak > adizki jokatuak, perpausa > denbora

“Zer” adieraztea: uste izan, iruditu (ez du uste etorriko den, ez dirudi balio bera duten)

Euskara batuan, zuzena al da ez dirudi denek balio bera duten egitura?

Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, perpausa > osagarriak

Modua adieraztea: -a/-ta/-rik (irekia dago, irekita dago; nekatua naiz, nekatuta nago; ikusita daukat)

Dendako atean Irekia dago iragarkia ikusi dut. Zuzena da ala Irekita dago idatzi behar da?

Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, perpausa > modua

Aditzaren jokabidea: aditzoina eta subjuntiboa (-araz/-arazi)

Subjuntiboan nola behar du -arazi osagaiak: -araz ala -arazi?

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak-aditzak > aditzoina, hitzak-aditzak > partizipioa

Aditzaren jokabidea: subjuntiboa eta -tzeko (gogoratzeko / gogora nadin / gogora nadila esatera etorri)

Zuzenak al dira honako hiru esaldiok?

Besteez gogoratzeko esatera etorri zara.

Besteez gogora nadin esatera etorri zara.

Besteez gogora nadila esatera etorri zara.

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > osagarriak

Modua adieraztea: nola zuk esan duzun / zuk esan duzunez / zuk esan duzunez gero

Zuzena al da nola zuk esan duzun egitura?

Zalantza-mota: sintaxia > perpausak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > galdetzaileak, perpausa > modua

Esapideak: Zer zabiltza? / Zertan zabiltza?

Zein da forma egokia: Zer zabiltza ala Zertan zabiltza?

Zalantza-mota: sintaxia > esapideak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > galdetzaileak, joskera > esapideak

Denbora adieraztea: dagokionean/*dagokionez

Erabil al daiteke dagokidanean (adibidez, niri dagokidanean) dagokidanez formaren ordain gisa?

Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak-aditzak > adizki jokatuak, perpausa > denbora

Ustea/iritzia adieraztea: eta nago (eta nago atzendu egin dela)

Ustea edo iritzia adierazteko, zuzena al da Eta nago (...) -(e)la horrela erabiltzea? Eta ordena horretan? Adibidez, Eta nago ideologia jakin bateko bertsozalea hoztu eta atzendu egin dela jokaera berri horrekin.

Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak-aditzak > trinkoak, joskera > hitz-ordena, perpausa > osagarriak

Graduazioa adieraztea: superlatiboa (mutil xarmantena / mutilik xarmantena / mutiletan xarmantena / mutiletatik xarmantena / mutiletarik xarmantena)

Adjektibo bat superlatiboan jartzean, badira deklinatzeko molde diferenteak. Irakasle gisa, badut nik partitiboa (-(r)ik) eta NON kasua (pluralean) bultzatzeko usaia (mutilIK xarmantena edo mutilETAN xarmantena, adibidez); baina nire ikasleek pluraleko NONDIK kasura jotzen dute beti (mutilETATIK xarmantena, adibidez). Horiek denak zuzenak al dira?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak, lokuzioak/kolokazioak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper