JAGONET galde-erantzunak

Denbora adieraztea: dagokionean/*dagokionez

Erabil al daiteke dagokidanean (adibidez, niri dagokidanean) dagokidanez formaren ordain gisa?

Ez, niri dagokidanean denbora-balioa duen kasuetan bakarrik erabili behar da, perpaus nagusian adierazten dena NOIZ gertatzen den adierazteko. Eta dagokidanez erabiliko dugu mintzagai bat sartzeko (ZERI BURUZ ari den: adibidez, Irlanderari dagokionez, …; Niri dagokidanez…).

Hona hemen beste adibide batzuk:

Niri dagokidanean sartuko naiz azterketa egitera: alegia, irakasleak nire izena esaten duenean. (ZUZENA; noiz)

*Niri dagokidanez sartuko naiz azterketa egitera: alegia, irakasleak nire izena esaten duenean. (OKERRA)

Isabeli dagokionez, ez da etorri azterketa egitera. (ZUZENA; mintzagaia)

*Isabeli dagokionean, ez da etorri azterketa egitera. (OKERRA)

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak

Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak-aditzak > adizki jokatuak, perpausa > denbora

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper