Toponyms (Place names)

- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Barranco de Ondallu - Places - EODA

Barranco de Ondallu (Erreka)

Entity:
Hidrografia/Ibaia
Status of decision:
a researcher's regulation proposal 
Situation: Galipentzu
  • ondallo, barranco - (1981) SGE.50KART , 174

    What:
    Situation:
    Origin: NA.TM

  • modrojal (barranco de), el - (1994) OV.11 , 432
    (...)
    El Modrojal-ek modrojo 'arbutus unedo' [Ikus Iribarrenen VN-ko modrollo sarrera.] asko dagoen tokia adierazten du, eta izen arrunta den modrojera-ren esanahikidea da. Modrojo-a, bere aldetik, modrollo (gurbitza?) deitu pikorrak ematen dituen landarea da. Hemen ikus daitekeenez, landarearen eta fruituaren izenek bilakaera diferentea izan dute, lehenaren belarea gaztelaniaren eraginari zor zaiolarik (cf. Los Cascallos 1570ean / Los Cascajos 1710ean Oibarren [PRA-Oibar, 2. k-bis, eta 32. k.], edo Galipentzuko bereko coscojo / coscollina [Ikus Lecino sarreran esan duguna.]). Uxuen berriz modrollo esaten zaie bai fruituari eta bai landareari, nafarreraz eta aragoieraz ohizkoa zen alboko sabaikariaz. Herri honetan aztergai dugun El Modrojal-en kide zehatza den El Modrollar dermioa ere bada, Galipentzuko mugan (ikus sarrera hau), Aurino-n. Barranco del Modrojal beherago Barranco de Ondallu deitzen den ubide bera dugu.
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • ondallu (barranco de), (cueva de), (paco de), (paso de), (pedregal de), (soto de) - (1994) OV.11 , 440-442
    (...)
    Reta Janárizen arabera [EHZE, 491. or.] latineko fundus 'hondoa', 'ibia'-tik atera den onda eta erromantzezko atzizki batez osatuta dago toponimo hau. Autore honek P. de Zabalak aipatzen duen [BRSVAP, XIII, 1957, 296. or.] ondajo 'ibia' biltzen du, eta badirudi Ondallu (Ondallo [ondállo] orain) honekin erlaziona daitekeela, Aragoa ugaldearen ertzean dagoelako eta ondallo (erdaraz) > ondallu (euskaraz), ondajo (erdaraz) pausoak inolako zailtasun fonetikorik aurkezten ez duelako (cf. Puntallo erdaraz > Puntallu euskaraz, Puntajo erdaraz. Cf., orobat, El Modrollar Uxuen / El Modrojal Galipentzun, edo herri honetan erabiltzen den coscollico baina coscojo). Ondallu-ren etimologiari dagokionez, Retaren fundus baino egokiago iruditzen zaigu erromantzeko onda-ren sorburua den latineko ûnda 'olatua', 'zurrunbiloa', fonetikoki arazorik ez dagoelako (ez dago garbi fundus-etik onda nola atera daitekeen. Dudarik gabe, egokiagoa litzateke *funda bezalako zerbait [Beste aldetik, fundu 'hondo', 'sakona' bada, ez da garbi ikusten 'ibi' adiera nola hartu duen.]) eta Ondallu-ren pare-parean, ugaldeaz beste aldean dagoen El Campo de las Ondas delakoak hauxe idarokitzen digulako [Paraje al NE. Del pueblo, a los lados de la regata que baja de la Tejería de Artázcoz, donde la llaman «Regata grande». Desagua en el Araquil". Ergoienean Ondatz despoblatu izena eta honen eratorriak ditugu, agian erreka ondoan. EAE, 283. or. Lesakan Ondalatz dermio baten eta erreka baten izena da (J. Esparza, DTN, 200. or.).] (ikus sarrera hau). 1697an, gainera, San Zoilo ondoan zegoen Las Ondas dokumentatzen da. Honen arabera, Las Ondas Ondallu ondoan zegoen, Ondallu-ren beraren ordain erdalduna ez bazen bederen. Atzizkiari dagokionez, latineko -aculu-n jatorria duen erromantzezko -allo bera izan liteke (cf. Uxueko El Serrallo. Toponimo honetan, dena den, -allo-k balio txikigarria duela dirudi) euskarazko -allu aurrekoaren euskaratzearen ondorea delarik, latinetik beretik hartu den mailegua baino hobeki, puntallo > puntallu-n bezala. Ondallu oso goiz agertzen da (Ondalluburua 1335ean), eta honekin batera, baina beranduago, Undallu, Undallo eta Ondallo ere aurkitzen ditugu. Formarik zaharrena Ondallu denez, hasieran u- duten aldaerak ondoko sudurkariaren eraginez hasierako erdiko bokala itxi duten formak direla pentsa daiteke (cf. On > un Iparraldeko euskalkietan, edo honat > hunat, honek > hunek Iparraldean eta Baztanen. Erromantzez Pontarrón > Puntarrón dugu Galipentzun berean, eta El Ontinar > El Untinar Zaren). Gaurregungo Ondallo-k Las Suertes, El Modrojal, Paco de la Barrera, Zabaleta, San Zoilo eta ibaiarekin mugatzen du. Cuesta de Ondallu, Uxueko altxonbidean dago, eta ugaldetik Paco de la Barrera-raino luzatzen den aldapa da; Cueva de Ondallu ibai ertzean dago, San Zoilo-tik hurbil. Paco de Ondallu oraingo Paco de Bastiligorra-ren ondoko oihezkia da; Paso de Ondallu Barranco de Ondallu (Barranco del Modrojal bera)-k eta Camino de Murillo-k elkar gurutzatzen duten lekuan dago, Aragoatik gertu. Pedregal de Ondallu, erreka (Barranco de Ondallu) Aragoa ibaiarekin batzen den alderdiko harridia da, eta Soto de Ondallu, azkenik, Sanzol-eko mugan dago, ugalde ondoan. Gaurko Las Suertes, beste aldetik, lehen Ondallu bide zen, 1774eko agiri batean ikusten denez Molino de Uxue zeritzana Ondallu-n, edo Ondallu ondoan bederen, zegoelako.
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • ondallu, barranco de - (1998) NA.TM , LIV, 144

    What:
    Situation:
    Origin: NA.TM

  • Barranco de Ondallu - (2019) NA.TOF , 297305

    What: Hidrografía
    Situation: Gallipienzo / Galipentzu
    Origin: NA.TOF

  • barránko de ondállo - (1992-1999) [NA.TM]
  • El Barranco del Modrojal ()
  • Barranco de Ondallu ()
  • Barranco de Ondallu, El Barranco del Modrojal ()
UTM:
ETRS89 30T X.628850 Y.4707550
Coordinates:
Lon.1º25'53"W - Lat.42º30'34"N

cartography:

174-83-C1 [KAT.10]

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper