Toponyms (Place names)

- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Aurino Alto - Places - EODA

Aurino Alto (Aurkintza)

Entity:
Orografia/Aurkintza
Status of decision:
a researcher's regulation proposal 
Situation: Uxue, Galipentzu
  • aurino (alto), (bajo), (collado de), (monte de) - (1994) OV.11 , 354
    (...)
    Honen etimologiaren inguruan ikus Uxueko Aurino aztertzean dioguna. Aurino [auríno] Uxue eta Galipentzuren arteko muga aldeko dermio txiki menditsua da lehen herrian, baina bigarrenean Cantón de Zabaleta-tik Aragoa ibairaino luzatzen da. Bere luzera hau dela medio, bi Aurino bereizten dira, goikoa edo Aurino alto (Zabaleta-n hasi eta Barranco de las Aguas saladas-aino luzatzen da, alde batean Uxueko lurrak eta bestean El Ferial duelarik), eta behekoa edo Aurino bajo (aipatu errekasto horretatik Aragoa ibairaino doa, ekialdean Zamakidoi eta ugaldea, eta mendebaldean Uxue duela). Esperatzekoa zenez, bi dermio zabal hauetan [Corraliza" ere badira, baina hemen Aurino-z beste dermio batzu ere sartzen dira.] beste dermio txikiago batzu daude: Aurino alto-n, esaterako, El Cantón del Moyo, El Paco del Carpintero eta El Pedrocal daukagu. Aurino bajo-n, besteak beste, El Carasol de Ijita, El Hoyo de Catachoán, eta El Saso de Atanasio. Antzina izen bereko despoblatua zegoen alderdi honetan, eta hoau dela bide toponimo honen jatorria antroponimo latino bat izan daitekeela uste dugu (ikus Uxueko Aurino sarrera) [J. Gárriz, Despoblados, 21. or.]. Aurino-n (Uxueko mugan) zegoen Kapanandia toponimoak bertan XVII. Mendean ardantzeak zeudela erakusten digu. Dokumentazioko collado de Aurino Uxueko mugako Monte (de) Aurino zen. Ggoikoa eta behekoa batera aditzera emateko Los Aurinos esaten da (cf. Uxueko Los Aguilares edo Las Aldabeas).
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • aurinos, los - (1994) OV.11 , 354
    (...)
    Ikus aurreko sarrera.
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • aurino (alto), (bajo), (carasol de), (collado de), (monte) - (1994) OV.11 , 738-739
    (...)
    Hau ia beti Aurino da dokumentazioan (Auria behin azaltzen da. Ikus aurreko sarrera), eta orain ere Aurino [auríno] erabiltzen da. Jatorria Aur-dun antroponimo batean bilatu behar genuke, antzinako onomastikan honelakoak ugariak direnez gero. Rohlfsek Aurós toponimoa aztertzerakoan honela dio: "Aurós... peut être rapproché de Aurac (Haute-Loire), Auriac (Cantal, Dordogne, Aveyron) et Orago (Lombardie). Le radical Aur- est très fréquent dans l'onomastique ancienne. Aurus, Aurius, Aurilla, Aurina, Auronius, Aurusius" [Aipatutako lana, 230. or. Nafarroan Biloria dugu Lana ibarrean.] Aurino Rohlfsek aipatzen duen Aurina horren maskulinoa izan liteke (cf. Auria), baina Aurus edo Aurius eta -inu atzizkiaz [Caro Baroja, HGPV, 270-271. orr. Honela dio ikerle honek. "El sufijo «-inus», con su femenino «ina», juega un papel importante en la onomástica latina. Tienen varios valores. es primordial el denominativo («divinus» de «divus») con un matiz adjetivo".] osaturik ere egon daiteke, eta *Auriano-ren gisako baten laburketaren ondorea ere izan daiteke (cf. Paterniana > Paternina [Ikus J. Caro Barojaren HGPV, 225-226. orr.]). Mitxelenak [FHV, 93. or.] Nafarroan XI. menderako azaltzen den Auria (< Aurea) antroponimoa biltzen du. Aurino Uxue eta Galipentzuren arteko mendi baten izena da lehen herrian, baina bigarrenean mendi-mazela ezezik, Uxueko mugatik Aragoa ugaldearen inguruetaraino hedatzen den dermio handia ere bada (Ikus Galipentzuko Aurino sarrera), eta badakigu bertan izen bereko despoblatua egon zela [J. Garriz, Despoblados, 21. or.]. Uxuen, gainera, Aurino-ren beheko aldean bukaerarengatik jatorri latinokotzat jo daitekeen Erlosiana (> Rusiana) dago, Aragoatik hurbil, Aurino bezala [Galipentzuko Aurino ugalderaino bereraino luzatzen da.]. Carasol de Aurino Dorrondiaga-ren ondoko egutera zen. Collado de Aurino gaurko Monte Aurino-ren adierakidea da. Bertan dago Galipentzu eta Uxueren arteko muga.
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • aurino alto - (1998) NA.TM , LIV, 126
    (...)
    OBS.- Según Patxi Salaberri (EAEATB), este topónimo lo comparten Gallipienzo y Uxue [AURINO], aunque en el primer pueblo designa una zona mucha más extensa. Para explicar este topónimo Patxi Salaberri (EAEAB) piensa en un antropónimo Aur-, bien sea el masculino de Aurina, citado por Rohlfs, o bien un posible Aurius o Aurus mas sufijo -inu.
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: NA.TM

  • Aurino Alto - (2019) NA.TOF , 296896

    What: Espacio rústico
    Situation: Gallipienzo / Galipentzu
    Origin: NA.TOF

  • auríno álto - (1992-1999) [NA.TM]
  • Aurino Alto ()
  • Aurino Alto ()
UTM:
ETRS89 30T X.627931 Y.4705136
Coordinates:
Lon.1º26'35"W - Lat.42º29'16"N

cartography:

207-13-D2 [KAT.10]

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper