Toponyms (Place names)

- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Intzua - Places - EODA

Intzua (Uhartea)

Entity:
Itsasaldea/Uhartea
Status of decision:
accepted regulation proposal by the Commission 
Situation: Lesaka
  • Intzua - (2020/09/22) OB.AG , 2.2
    (...)
    Onomastika batzordeak, Donostian izandako bileran onartutako leku-izena, Nafarroako ordezkaritzak 2020ko irailaren 1ean luzatutako honako txosten honetakoak ontzat emanez: "Intzua delako toponimoaren izendapenaz Eskaera Nafarroako Gobernuko Euskarabidetik, Eneka Maiz teknikariak 2020ko abuztuaren 5ean Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariari mailez igorritako behin-behineko mezuan hau dio: “Herritar batek Lesakako Udalari eskatu dio Inzua toki-izena ofizialtzea (ikusi eranskina). Euskarabidean gai honi heldu diogu, eta Euskaltzaindiari txostena egin dezala eskatu nahi diogu. Eskaera formala eginen dugu, baina mezu hau bidaltzen dizugu jakinaren gainean egon zaitezen”. Atxikitako eranskinean, Lesakako herritar horrek azaltzen du: Bidasoa ibaian dagoen uharte bat erosi duela. Uharte horren izena ez dela ageri ez katastroan, ez planoetan, baina salerosketaren eskrituretan aipu hau datorrela <>. Eta Nafarroako Gobernuari eskatzen dio Inzúa izena errekuperatzea, bai katastroan, bai bestelako planoetan ere. Abuztuaren 6an, Euskaltzaindiaren ordezkaritzatik erantzun zitzaion Eneka Maiz teknikariari ohartaraziz atxikitako dokumentazioan ikusten ahal zenez, uharte hori erosi duen Lesakako "herritar hori" Andoni Ezparza Leibar dela, hots, Lesakako eta Igantziko udaletako idazkari dena. Eta hala izanik, eskertzekoa izanen litzatekeela, alde batetik, izen horren lekukotasun zaharragorik lortzea Lesakako Udaleko Artxiboko agirietan eta, bertzetik, Lesakako euskaldun zaharrek Inzúa ala Intzúa ahoskatzen duten jakitea. Eskalearen informazio osagarria Abuztuaren 9an Andoni Esparzak Euskarabidera eta Euskaltzaindiaren ordezkaritza honetara igorri zuen “Inzua izenari buruz ohar batzuk” izenburuko informazioa. Laburbilduz, honako hau dio: - Enciclopedia General Ilustrada del País Vascoren arabera, Insua euskal deitura dela (XIX. liburukia, 390. or.) eta gauza bera dio Inzua deiturari buruz (XX. liburukia, 79. or.) eta gaineratzen du bi familien blasoiak desberdinak direla. - Lesakako Inzua izeneko toki edo uharte hori eta bere inguruko finkak hezetasun handikoak direla eta ihi anitz dutenak. Inguruko baserritarrentzat Inzua izenak, zalantzarik gabe, ihi tokia adierazten omen du. - Toponimo honen izendapenari dagokionez dio: . Ezagutzen dituen agiri grafikoetan (planoetan, mapetan…) ez duela inoiz ikusi uharte horri ematen zaion izen berezirik, betidanik Zalain izena bertzerik ez omen dela ageri, bai eta XX. mendeko katastroetan, hots, 1928koan, 1929koan, 1956koan eta egungoan ere. . Zalain dermioa eta auzoa, Bidasoa ibaiaren bi aldeetan bereizia dagoela eta bi herritakoa dela (ezkerraldekoa Lesakakoa eta eskuinaldekoa Berakoa), eta, uste duenez, izen bera eta bakarra (Zalain) izan duela bietan XX. mendearen lehenbiziko hamarkada arte. Orduan hasi omen ziren zehazten Zalain (Berakoa) eta Zalain Zoko (Lesakakoa). Dena dela, ustez, militarrek egindako 1795. urtearen inguruko plano batean Salain de Vera eta Salain de Lesaca ageri direla dio. . 1997. urtean egindako Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Toponimia eta Mapagintza lanean ere uharte hori eta bere inguruko finkak Zalain izenarekin ageri direla. . Azkenik dio 2020ko martxoan izan duela lehenbiziko aldiz Inzua izenaren berri; hain zuzen ere, dermio horren erosketa gauzatzerakoan, saltzailearen eskrituretan agertu delako finka hori Inzúa izendatua 1948. urtean notariotzan egindako agirian (Iruñeko 5. Jabetza Erregistroan egiaztatutako agiria). Proposamenerako aterabidea Abuztuan zehar lortutako lekukotasunak: a) Lekukotasun idatziei dagokienez: - Ematen du toponimo horrek, itxuraz behintzat, intzura-ri egiten ahal diola erreferentzia. Izan ere, Nafarroako Toponimia eta Mapagintza lanean nahiko arrunta da Intzura toponimoa (Allin, Barbatain, Beorburu, Ezkirotz, Iguzkitza…), Intzuraburua (Ezkirotz), Intzuragain (Irañeta), Intzuraundi (Leitza). - Oskar Txoperena ikertzaile igantziarrak (Andoni Esparzak hala eskatuta) eskura jarri dizkigu berak azken urte hauetan Igantziko Herriko Etxeko Artxiboan aurkitu eta herri honetako Berrizaun auzoan kokatzen dituen Pozo de Ynzura (1770, 1773), Parage de Inzura (1847) eta Arroyo de Inzura (1847) toponimoak. - Baina kontua da, Igantziko Berrizaun auzotik Lesakako Zalain Zoko eta Berako Zalain auzoen artean dagoen uharte horretara dagoen distantzia nahiko handia dela (zortziren bat kilometrotakoa, gutxi gorabehera) eta azken honi dagokionez, ez dela aurkitu *Intzura aldaerako lekukotasunik agiri idatzietan. Inzúa da 1948. urtean erregistratutako notariotzako eskrituretan ageri den forma bakarra. b) Ahozko lekukotasunei dagokienez: - Andoni Esparza uhartearen erosleak, abuztuaren 9an igorritako informazioan, dio inguru horretako baserritarrek <>. Irailaren 1ean igorritako informazio osagarrian zehaztu digu berari dermio hori saldu dion 59 urteko Juan Bautista Pikabea Altzuguren jaunak Intzua ahoskatzen duela. - Mikel Tabernak, Lesakako Zalain Zoko auzoarekin muga egiten duen Alkaiaga auzokoak, ahozko lekukotasun hauek bildu ditu: . Zalain Zokoko 67 urteko Maddalen Garbisu Irazoki andreak, garbi Intzua ahoskatzen du. . Uharte hori osorik edo puska handiena Zalain Zokoko Madalenbaita baserriarena zen eta baserri horretako seme diren Fermin eta Juan Bautista Pikabea Altzuguren anaiek Intzua izena eman zioten sortu zuten enpresa bati (Intzua Eraikuntzak SLL). [Juan Bautista da, hain zuzen ere, dermioa Andoni Esparzari saldu diona eta Intzua ahoskatzen duena]. - Gure aldetik, uharte horretatik metro gutxitara dagoen Zalain Zokoko Berekoetxea baserrian bizi den 78 urteko Jose Aranbillet jaunaren lekukotasuna jaso dugu, Intzúa egiaztatzen duena. c) Ondorioa. Kontuan izanik *Intzura izendapenik ez dela jaso, ez dokumentazio idatzietan, ez ahozko lekukotasunetan, eta, gainera, elkarrizketatutako guztiak Zalain Zokoko euskaldun zahar adinekoak izanik, denak Intzúa ahoskatzen dutela, ematen du eskatutako toponimo horren izendapen egokiena eta bakarra Intzua beharko lukeela izan. Iruñean, 2020ko irailaren 1ean. Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaritza"
    (...)

    What: Uhartea
    Situation: Lesaka
    Origin: OB.AG

  • Intzua - (2022/12/13) NAO , 248. zkia., F2215649
    (...)
    1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2022ko azaroaren 23an hartua, bi toponimoren izen ofizialak onesten dituena: Intzua eta Beraskieta. Euskarari buruzko Foru Legearen 8. artikuluak xedatzen du Foru Komunitateko toponimoek gaztelaniaz eta euskaraz izanen dutela izen ofiziala, artikulu horretan berean adierazitako arauei jarraituz eta foru legean ezarritako eremuen arabera. Eta haren 2. apartatuak aipatzen du Nafarroako Gobernuari dagokiola toponimo horiek zehaztea, aldez aurretik Euskaltzaindiaren txostena ikusita, eta horren berri Nafarroako Parlamentuari eman beharko zaiola. Nafarroako Toponimia Ofizialaren Datu Basea mantentzeko eta arazteko lanen barruan, datu base horretan ez zegoen toponimo baten berri izan da: Intzua. Lesakan dago, eta Bidasoa ibaiaren uharte bati dagokio. Era berean, dokumentazio berria agertu denez, beste toponimo baten ortografia berrikusi da, Legasako Kontzejuko paraje bati dagokiona, Bertizaranako udalerrian, zeina Belaskitatik Beraskietara pasatzen baita forma ofizial idatzian. Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak proposatuta, ERABAKITZEN DU: 1. Toponimo hauen forma ofiziala onartzea: Intzua eta Beraskieta. 2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. 3. Erabaki hau helaraztea Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutura eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta jakinaraztea Bertizaranako eta Lesakako udalei eta Euskaltzaindiari, behar diren ondorioak izan ditzan. Iruñean, 2022ko azaroaren 23an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía. Iragarkiaren kodea: F2215649
    (...)

    What: Izen ofiziala [uhartea]
    Situation: Lesaka
    Origin: NAO

 

  • Intzua ()
UTM:
ETRS89 30T X.604429 Y.4792660
Coordinates:
Lon.1º42'46"W - Lat.43º16'46"N

cartography:

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper