Toponyms (Place names)

- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Gabriel Aresti - Places - EODA

Gabriel Aresti (Kalea)

Entity:
Populamendua/Kalea
Status of decision:
lemma without regulation 
Situation: Lamiako
Locations:
  • gabriel aresti - (2012) IZ.02 , 240-241. or.
    (...)
    Gabriel Aresti // Izen osoa: Gabriel Aresti kalea / Calle Gabriel Aresti // Lamiakon, metro errailen ezkerreko aldeko kalea da. // Euskal idazle eta poeta bilbotarra (Bilbo, 1933- 1975). Merkataritza-ikasketak egin eta ogibidez enpresa-kontularia izan zen. Euskaldun berria zen. Euskal poesia modernoaren eta antzerkiaren bultzatzaile eta berriztatzailerik nabarmenena izan zen. 1957an euskaltzain urgazle izendatu zuten eta gramatika-alorreko Batasunaren kutxa eta, Xabier Kintanarekin lankidetzan, Hiztegi ttipia liburuak idatzi zituen. Hainbat literatur genero landu zituen. Poesian Maldan Behera balio literario handiko 21 poemaren bilduma argitaratu zuen, bertan literatura klasikoan azaldutako ahapaldiez gain, guztiz berriak diren beste batzuk ere moldatuz (1960); Harri eta Herri (1964) poesia sozialeko obra ospetsua kaleratu zuen eta ildo beretik jo zuen 1967ko Euskal Harria, 1970eko Harrizko Herri Hau eta 1976ko Azken Harria liburuetan. Hainbat sari eskuratu zituen lanongatik. Nolanahi ere, beste genero batzuk ere landu zituen, antzerkigintza eta itzulpengintza, besteak beste. // Frankismoaren garaian kale hau bitan zegoen zatituta, eta Marcelino Oreja eta Plaza España izenak zituen. Marcelino Oreja Elósegui (Ibarrangelu, 1891 - Arrasate, 1934) Arrasateko Unión Cerrajerako kudeatzailea eta politikari ezaguna izan zen. 1934ko “iraultzan” preso eraman zuten sozialistek herriko Casa del Pueblo-ra eta Dagoberto Resustarekin batera hil. // Ezbairik gabe Arestiren lanik ezagunena Nire Aitaren Etxea da, munduko hizkuntzetara gehien itzuli den poemetako bat: // Nire aitaren etxea / defendituko dut. / Otsoen kontra, / sikatearen kontra, / lukurreriaren kontra, / justiziaren kontra, / defenditu / eginen dut / nire aitaren etxea. / Galduko ditut / aziendak, / soloak, / pinudiak; / galduko ditut korrituak, / errentak, / interesak, / baina nire aitaren etxea / defendituko dut. / Harmak kenduko dizkidate, / eta eskuarekin defendituko dut / nire aitaren etxea; / eskuak ebakiko dizkidate, / eta besoarekin defendituko dut / nire aitaren etxea; / besorik gabe, / sorbaldik gabe, / bularrik gabe / utziko naute, / eta arimarekin defendituko dut / nire aitaren etxea. / Ni hilen naiz, / nire arima galduko da, / nire askazia galduko da, / baina nire aitaren etxeak / iraunen du / zutik
    (...)

    What: Kalea
    Situation: Leioa [Lamiako]
    Origin: IZ.02

 

  • Gabriel Aresti kalea ()
  • Calle Gabriel Aresti ()
UTM:
ETRS89 30T X.499830 Y.4796522
Coordinates:
Lon.3º0'7"W - Lat.43º19'17"N

cartography:

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper