Toponyms (Place names)

- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Barranco de Gezari - Places - EODA

Barranco de Gezari (Erreka)

Entity:
Hidrografia/Ibaia
Status of decision:
lemma without regulation 
Situation: Ageza
  • gezari (barranco de), (costera de), (cuesta de), (portillo de) - (1994) OV.11 , 126-127
    (...)
    Ezbairik gabe aurreko toponimoko gesal eta honen aldaera den gezal-ekin lotu behar dugu Ageza, Eslaba eta Galipentzun agertzen den Gezari leku-izena, dermio honetan gesala dagoelako, hots, lurrak gatz asko daukalako. Gezari ([gezári] ebakia orain)-ren ondoan bitan (behin Agezan 1586an, eta beste behin Eslaban 1652an) Gaizari aurkitu dugu, eta diptongodun aldaera hau Gezari-ren sorburutzat har litekeen arren (cf. ai > e pausoa frantsesez, euskarako -ai- / erromantzeko -e- txandakatzea: Orzaize > Osses, Osés; Ustaize > Ustés... edo euskararen barruan zenbaitetan gertatu bide den ai > e pausoa: Larrenpe [larrémpe] Arakil-Ekain, itxura guztien arabera aurreko *Larrainpe batetik aterea), Gezari lehenago agertzen da eta orokorra da dokumentazioan, bizirik dagoen aldaera izateaz gainera, eta beraz jatorrizkotzat jo beharko dugu (cf. gainera gezal, gesal zabalduarekiko erlazioa) [Ikus Lergako Jaun Done Mikendi sarreran dioguna. Alabaina, Caro Barojaren eritzia aintzat hartzen bada, zaharrena Gaizari dela pentsatu beharko dugu. Ikerle ezagun honen arabera Kessalla despoblatu-izena latineko caesa-ren eratorria den caesalia-rekin lotu behar genuke, ez gezal-ekin (HGPV, 250. or.). Gezari azaltzeko caesalia-tik abiatzen bagara, euskaraz *gaezaria izango genuke lehenik, hasierako belarearen ahostuntzea, latineko -s- > euskarazko -z- pausoa, eta bokal arteko -l- > -r- gertatu direlarik, latinetikako maileguetan ohi denez. Guk, esan bezala, Gaizaria ere dokumentatu dugu, baina -a-dun aldaerak aski berandukoak dira, eta itxuraz bederen bukaerako bokala euskal artikulua da. Dena dela, Gaizaria-tik abiatzen bagara, amaierako -a hori euskal artikulutzat hartu zela kontu egin dezakegu, beharbada elkarketan (cf. Gezaribarrena, Gezarigoiena... Eslaban, Gezaribidea Agezan) maiz azaltzearen ondorioz. *Gaezari(a)-tik Gaizari-rako urratsa ere ez litzateke harritzeko (cf. apaez > apaiz), batez ere -e- txistukari baten ondoan dagoela aintzat hartzen bada (cf. pisu, pizu < peso...). Gaizari > Gezari-n, azkenik, aipatu ditugun herri-izen horietan edo apaiz > apez-en dugun monoptongaketa bera genuke. Teoria honen oztopo nagusia, dena den, latineko ae, oe diptongoak euskaldunek ezagutu zuten latinean monoptongatuak egotean datza. Honela mintzo zaigu Mitxelena puntu honetaz (FHV, 104. or.): "En préstamos no parece haber caso alguno en que el diptongo latino ae (y oe) se haya conservado como tal, lo que se debe sin duda a que en el latín que conocieron los vascos se había monoptongado ya: vasc. gezi 'dardo', lat. gaesum" Arabako Kessalla hori Mitxelenaren eritziz beste toki askotako gesal bera da, l geminatua L gogor baten adierazle baizik ez delarik. (FHV, 322. or.). Zernahi gisaz, eta esan bezala, Gezari toponimoa izen arrunta den gesal, gezal-ekin estuki lotua dagoela irudi du, eta beraz batari dagokiona besteari ere badagokioke. Mitxelenak FHV-ren eranskinean gesal oso zabaldua dagoela dio, eta oso zaharra dela, eta Corominasek ematen duen agua sal jatorriaren ordez aquae sal proposatzen ahal dela. (FHV, 560. or.)]. Barranco de Gezari [Cf. Kasedako Barranco del Salado. PRA-Kaseda, 45. k., 1818] Eslabako Tastaran-etik Galipentzuko El Riacho-raino luzatzen da, baina ibilbide gehiena (azken zatia Galipentzu barruan dago) Eslabako lurretatik egiten du, ez Agezatik (ikus Gezaribide sarrera). Bi herrion arteko muga, dena den, Gezari-n dago, hein handi batean. 1798ko Costera de Gezari gaurko Cuesta de Gezari bera da, Alto de Ayape-ren magaleko aldapa edo Zazu / El Saso-ren eta Gezari-ren artekoa [Bi Cuesta de Gezari daude egun]. Portillo de Gezari [Id., 9. k], bere aldetik, euskarazko Gezariportillua-ren erdarazko ordaina da, eta Oibartik Lergarako bideko ataka adierazten duela dirudi, Ategarate-ko Cerro Mandurro-ren albokoa, alegia. Gezari-k Eslabako eta Galipentzuko Gezari (Lezari bilakatua azken herri honetan), Balarata, El Saso eta El Coscojar-ekin mugatzen du.
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

 

  • Barranco de Gezari ()
UTM:

				
Coordinates:

				

cartography:

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper