Toponyms (Place names)

- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Prado de Mandaputia - Places - EODA

Prado de Mandaputia (Larrea)

Entity:
Erabilera/Belardia
Status of decision:
lemma without regulation 
Situation: Zare
  • mandaputia (cabezal del prado de), (prado de), (valle de) - (1994) OV.11 , 969-970
    (...)
    Mandaputia [màndaputía]-ren bi osagaiak mando abere-izenaren elkarketako aldaera den manda- (cf. mandazain izen arrunta) eta latineko puteu 'putzu'-ren ondorengoa datekeen putia izan litezke. Puteu-tik putia ateratzeko putiu (> pozo, putzu) + a-z pentsa daiteke, hots, latineko izenaren eta euskal mugatzailearen bat egiteaz, baina kasu honetan laburketa nola burutu den ez legoke garbi. Obanosko erdaraz [Iribarren, VN eta Mitxelena, FHV, 287. or.] putiu-tik atera ahal izan den mutio 'gatzagetan gatza altxatzen duten putzua' [Mitxelenak, latineko kj, tj-en euskal ondorengoez ari dela zera dio (FHV-ko 287. or.), alegia, ekialdeko euskalkietan [ch] sabaiko afrikatua izaten dugula, (Bizkaian Luchana, Luciana-tik) baina ohizkoa z dela: Domezain, Lepuzain < Domitiani, Nepotiani. Txistukaritzerik ez duen "arrasto"-ren bat ere badago halere, irakasle errenteriarraren ustez: lakio, lakirio < laqueus, mutio nafar erromantzez < puteus, toponimoren bat, eta -i(us)-ez akiturikako mailegu zaharren bat (Binkenti, Laurenti...). 1974ean FLV-n argitaratutako "El Elemento latino-romance en la lengua vasca" artikuluan (berrikiago PT-en argitara emana, 195-219. orr. Gure aipua hondar honetatik hartua da) ordea ez dago bat ere seguru hemen mintzagai dugun -putia-ren aldaera izan daitekeen mutio latineko puteu-tik atera den. Hona hemen bere hitzak: "Oclusiva que no se ha asibilado ante yod sólo parece darse, en el léxico vasco, en lakio 'lazo' < laqueu, junto a L ant. latxio, latxigo; es mucho menos seguro que nav. mutio 'pozo donde guardan la sal en las salinas' venga de puteu, como el general butzu, phutzu. Lo corriente es que de kj, tj tengamos vasc. z, pero también se halla tx, sobre todo en las hablas orientales, pero no sólo en ellas..." (211-212. orr.).] erabiltzen da, eta Zareko aldaera azaltzeko xitoa / txita bezalako pareetan oinarri gintezke. Hasierako p- / m- txandakatzea azaltzea ez da zaila: Obanosko aldaera lortzeko *butio batetik abiatzen ahal gara (cf. makar < bekar; marra < barra...), baina hau ere ez da derrigorrezkoa (cf. maru < palu [FHV, 269. or.]) [Cf. Mandaputzuko erreka eta Mandaputzusoroak Aroztegin. Azkena larrea da. Ikus F. de Leizaola-ren TAV, AIO, 409-421. orr.]. Alabaina, -putía horren azentuaketak ez dio laguntzen guk proposatu etimologiari, puteu-tik ateraz gero -putia [pútja] espero baigenuke [Kasedan Zareko toponimoaren eite handia duen Fonputia eta Prado de Fonputia ditugu 1763an (PRA-Oibar, 62. k.), eta herri honetako toponimia goiz-goizetik zeharo erromantzea denez, badirudi izen hau (Fonputia, alegia) Mandaputia-ren -putía bukaerarentzat azalpen euskalduna ematearen aurka mintzo dela.]. Dena den, euskara aiher izan zaie goranzko diptongoei, eta azentugune-aldaketa burutu dela ere suposa daiteke. Mandaputia-tik Galipentzu eta Uxueko bidea (altxonbidea) eta Camino del Prado grande pasatzen dira, eta Tafalla eta Erriberritik Zangozara doan bidea (Camino de Sangüesa Zaren, Camino de Olite Oibarren) ere goiko aldetik igarotzen da, eta beraz mandazainak eta mandoak aurkitzea ez zen oso zaila izanen (cf. Uxueko Astabidea). Beste aldetik, Prado de Mandaputia ere badugu (Prado grande edo Larreandia-ren hastea da) hemen (Larreta dugu hurbil Galipentzun, Prado de Lakuaga Agezan...), eta esan dugunez, larre edo "prado"-ak gure eskualdean belar fina duten toki urtsuak dira, eta ulertzekoa litzateke bertan putzua izatea. Cabezal del Prado de Mandaputia alderdiko burua edo gaina zen, oraingo Cabezal del Prado-ren goiko muturra, eta euskarazko Mandaputiaburua-ren ordain dela zalantzarik ez dago. Valle edo Val de Mandaputia Zareko Barranco de Lausitu-ren inguruak izanen ziren, hots, euskarazko Mandaputiarana bera.
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

 

  • Prado de Mandaputia ()
UTM:

				
Coordinates:

				

cartography:

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper