Toponyms (Place names)

- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Prado de Bidazparrena - Places - EODA

Prado de Bidazparrena (Larrea)

Entity:
Erabilera/Belardia
Status of decision:
lemma without regulation 
Situation: Zare
  • prado de amullas bidea - (1634) NAN.PR.OIB , 23. k.
    (...)
    otra piª Junto al prado de amullas bidea
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • prado de vidazparrena - (1710) NAN.PR.OIB , 32. k.
    (...)
    un linar...sitta (sic) en el termino de Barazeta theniente...a prado de Vidazparrena y a Rio Conzexil
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • armillosbidea (prado de) - (1994) OV.11 , 926
    (...)
    Armillos toponimoa eta bidea izen arrunta ditugu aurrenekoz 1593an ediren dugun honetan. Armillos-a zihoan bidearen inguruko eremua adieraziko zuen, agian Bideandia-ren inguruko lurrak, Armillos-a joateko hau baita, dakigunez, biderik laburrena. Larrea ere bazen bertan, eta badaiteke Prado de Bidazparrena bera izatea, egon ere bata bestearengandik gertu baitzeuden oso.
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • bidatza (nueva), (prado de), (puntal de) - (1994) OV.11 , 931-932
    (...)
    Bida(t)za Zaren 'bidea' (bide mota bat) adiera zuen izen arrunta zela dirudi (ikus Bidazparrena). Etimologiari dagokionez, garbi dago bide osagaia daukagula oinarrian, baina ez dakigu seguru bukaerako -(a)za hori ote zer den. Izan ere, puntal dugula kontuan harturik *Bideaitza baten aitzinean gaudela kontu egin daiteke (cf. haitz edo mendi izena zen Punta de Orozki Moriones eta Ezporogiren arteko mugan, eta Puntazorrotza Agezan), eta gauza bera idaroki diezaguke ongi dokumentatua dugun Bidazparrena-k. Bigarren posibilitatea Bidaza izen hibridotzat hartzea da, hots, bide euskaldunaz eta -aza atzizki erromaniko handigarriaz osatutakotzat jotzea, orain La Biaza [làbiáza] deritzana Zaretik Kasedara doan errepidearen ondoan baitago, oraingo Camino grande edo lehengo Bideandia-ren ondoan. Beste posibilitate bat bide-ren aldaera apofoniaduna den bida- eta -tz(a) ugaritasunezko berrekailua dugula pentsatzea da (ikus atzizki honi eskainitako atalean esan duguna). Honen arabera, Bidaza *Bidatza-ren aldaera litzateke, eta bere esanahia 'bideak' bezalako zerbait. Dena den, Aldatz eta Larratz-en moduko izenek (bide) duten atzizki bera izan dezake (cf. alde, larre), eta kasu honetan bide (berezi?) bakarra adieraziko luke, aldatza-k aldapa bakarra eta larratza-k eremu bakarra aditzera ematen duten era berean [Garraldan Bidazeta [bidàzéta] dugu orain, Bidaceta 1914eko katastroan, eta Labion Biaçeta azaltzen da 1587an (PRA-Iruñea, 6. k.). Antsoain zendeako Berriozar herrian Orriobidaçea aurkitu du Jimeno Juríok (TCPCA, 292. or.) 1653an, eta Orriobidachea 1697an. Hondar toponimo hau 'Orrioko bidearen atzeko aldea' dela pentsa liteke, baina zendea honetan gibela agertzen da atzetasuna adierazteko, ez atzea, eta beraz toponimo hau ere, Aezkoakoa eta Arangurengoa bezala, bidatz izenarekin lotu beharra dago. Elortzibarko Zulueta herrian Bidazpea dugu 1602an (PRA-Asiain, 20. k.), Bidagaina-rekin batera.]. Bidatz izena toponimiatik kanpo ere ezaguna da. Axularrek bere Gero entzutetsuan erabiltzen du: "Ordea icussico ditutçu halaber, noiz eta gogoa cinezenic, hartan ibenia baitaducate, eta lasterrenic baitoaci, orduan berean, edo eritasunez, edo incontruz, edo estropuz, edo heriotceac atrapatuz, bere beccatu eguiteco gogoarequin, bidatz-erditan guelditcen direla" [Bordele, 1643, 114-115. orr.].
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • bidazparrena (prado de) - (1994) OV.11 , 932-933
    (...)
    Izen honen osagaiak irudiz bide, haitz eta barrena dira, eta toponimoaren adiera 'bideko harriaren azpiko edo behereneko alderdia'. Haitz > az pausoa arrunta da elkarketan (cf. Aizparren > Azparren, Aizpitarte > Azpitarte...) eta -parrena barrena-ren txistukari ahoskabearen ondoko aldaera dugu. Guztiarekin ere, eta Zaren bertan bidaza izena ageri dela kontuan harturik, badirudi Bidazparrena-n bidaz(a) + barrena besterik ez dela. Kasu honetan Bidaza hibridotzat hartu ordez (hots bide euskaldun eta -aza erromanikoz osatutakotzat jo ordez), bidatz (< bide + tz(a), cf. Aldatz, Larratz...) eta barrena elementuez osatua dagoela kontu egin daiteke. 1584eko lekukotasunak bigarren etimologia honen alde jokatzen du [Xulapaingo Osinagan Bidazparrena dokumentatzen da 1582an (PRA-Arakil-Hiriberri, 4. k.): "la segunda (pieca) en la endrecera llamada bidazbarrena afronª con pª de adame de osinaga".]. Bidazparrena-n bide-ren ordez honen eratorria den (ikus gorago) bidatza dugula ia segurua da, toponimo honen lehen lekukoa ikusi dugun 1584eko Bidazparrena delako, ez herri-etimologiaz edo bestela gorago aipatu 1718ko Videazparrena. Bidazparrena Baratzeta-ren ondoan zegoen, Bidatza-ren eta errekaren artean. Prado de Bidazparrena ere bertan zegoen, urbidearen ondo-ondoan, eta egungo Prado de la Bidatza-rekin identifika daiteke.
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

 

  • Prado de Bidatza, Prado de Armillosbidea ()
  • Prado de Bidazparrena, Prado de Bidatza, Prado de Armillosbidea ()
UTM:

				
Coordinates:

				

cartography:

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper