Toponyms (Place names)

- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Alto de Esatea - Places - EODA

Alto de Esatea (Mendia)

Entity:
Orografia/Mendia
Status of decision:
lemma without regulation 
Situation: Uxue
  • el alto de satea - (1828) NAN.PR.UNX , 86. k.
    (...)
    otra pieza en el alto de Satea
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • esatea (alto de), (esquina de), (paso de), (portillo de) - (1994) OV.11 , 803-804
    (...)
    Leku-izen honen bigarren osagaia -atea 'harrartea' dela dudarik ez dago, gaur (portillo de) Satea [satéa] esan ohi baita. Lehen elementua, dokumentazioko Esatea aintzat hartzen badugu (eta aintzat hartu behar dela uste dugu), Es(a)- dela irudi du. Hau etxea (edo etsea) izenaren elkarketako aldaera den etxa- (edo etsa-) izan liteke, zenbaitetan esa- (*exa-ren bidez seguraski) bilakatu baita (cf. Etxeberri edo Etseberri > Eseberri deitura), baina etimologia honek ageriko bi oztopo ditu. batetik hasierako osagaia esa- ote den seguru ez dakigu, es + atea bezala ere zati daitekeenez gero, eta bestetik Uxuen beti etxe azaltzen da (cf. Etxeandieta oikonimoa). Beste posibilitate bat, hasierako es- horretan hesi 'valla', 'seto' ikustea da (cf. harrespila, Espuru, Estarte... [AV, 86. or.]), baina azalpen hau ere ez da gure gogobetekoa [Gure alderdian aztergai dugun honekin zerikusia dukeen Etxateaitzina dugu Leatxen, Larrasatea Galipentzun, eta Atesatekoa (cf. Agezako Ategarate) eta Martisatea Zaren. Hemendik kanpo Esate bizirik dugu Nabatzen eta Beltzuntzen, Artesate (< arte + (e)sate) Arakil-Ekain, eta Esatea Orbaitzetan. Zudairin Esateria (< esate + iri, antza) dugu 1668an (PRA-Artabia, 2. k.), Esatari (Allin eta Ameskoetako hipotekak, 1. lib., 3. or. / 3. org.) 1830ean; Munetan Essartea (cf. harrate / harrarte) dugu 1668an (PRA-Artabia, 2. k.), Esartea 1830ean (id., 46. org.). "otra (pieza) en el camino que van al montte, y parage llamado Esartea". Aranatzen (Aranaratxen) Belaunesartea (Bilaunesartea?) dugu 1687an (PRA-Artabia, 4. k.). 1290ean Esateaga agertzen da Zai herrian. "Item / esto es de Toda Goyenechea, una vinna en Essateaga que se affronta con la vinna de Furtuynno, una pieça en Essateaga que..."(Ostolaza, 417. or.)]. Harrate edo harrarte bizirik dugu han-hemenka generiko gisa, baita euskara galdu den zenbait herritan ere. Sakana aldean, adibidez, harrartea, harratea edo honetatik disimilazioz atera den herratea erabiltzen dira 'harri tarteko bidea' adieraz [J. Mª Satrústegui, "Vocabulario popular", 258. or.]. Toponimian Esatea eta -satea oso hedatua dagoela kontuan hartzen bada, etimologia argitzeko bide bat esatea eta harratea / erratea-ren artean, esan eta erran aditzen artean dagoen erlazio bera dagoela pentsatzea litzateke, baina erratea sekundarioa izatea honen kontra mintzo da argi eta garbi. Esatea Ardui eta Txorria-ren artean dago, Turtunbera-ren goiko zokoan, eta honengatik dokumentazioko Esquina de Esatea. Alto de Esatea portiluaren ondoko gaina zatekeen, eta Portillo de Esatea dokumentazioko Portillo de Santa Agueda bera da. Hemen barna zihoazen Camino de Galaputzu, Camino de los Linares eta Camino de Pamplona izeneko bideak.
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

 

  • Alto de Esatea ()
UTM:

				
Coordinates:

				

cartography:

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper