Toponyms (Place names)

- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Rinconada del Monte de Berage - Places - EODA

Rinconada del Monte de Berage (Zokoa)

Entity:
Orografia/Sakonunea
Status of decision:
lemma without regulation 
Situation: Uxue
  • rinconada... en el monte de berague - (1706) ELBA.IRU , 1462. kart., 31. zkia.
    (...)
    ...del expediente que se puede (?) dar para que una Rinconada que ay en el monte de berague...
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • berage (berros de), (corraliza de), (monte de), (rinconada del monte de), (sarria de) - (1994) OV.11 , 747-749
    (...)
    Toponimo hau Mitxelenak aipatzen duen elkartuetako belar hitzaren bera- aldaerarekin lot liteke (Cf. Beralde, Beramendi, Beraun...), baina gure eskualdean hierba 'corraliza', 'aborral' [Corraliza eta aborral hitzak ez dira zeharo elkarren bete, gorago ikusi moduan.] hitza arrunta den eta izan den arren, ez dugu sekulan belar-en eratorririk aurkitu [Galipentzun Beragu daukagu, baina Uxueko kasu berean gaude hemen (ikus sarrera hau).], eta honek Mitxelenak aipatu bera- 'belar' horrekin lotzea zailtzen du gure ustetan. Leku-izen honen etimologia azaltzeko beste bide bat berro hitzarekin erlazionatzea da. Izan ere, berro edo labakiak ugariak ziren alderdi honetan, dokumentazioan ikus daitekeen moduan, eta horregatik sortuko zen 1698an ediren dugun berros de Berage aldakia. Gero, beste batzuetan agitzen denez (cf. Lergan Los linares de Arana > Los Linares, baina Lanbasterra < Aranbazterra lihatze horien ondoan, bazterrean), espezifikoa ahaztu eta generikoari atxikiko zitzaion, egun ibiltzen den Los Berros hutsean geldituz [Irangoten ere Los Verros dugu 1818an (PRA-Oibar, 98. k.), Berro, Berro arriba, eta Alto del Berro 1894eko katastroan.]. Berro de la Villa delakoa (Auzaberroa Aezkoan eta bestetan) 1778an Los Berros-en eta 1780an Berage-n zegoela esateak garbi erakusten du oraingo Los Berros eta antzinako Berage gauza bat-bera zirela. Monte de Berage eta Sarria de Berage elkarren ordain zirela irudi duen arren, hau ez da zeharo segurua. Izan ere, Monte delakoa Camino de Murillo-ren ondoan zegoen, baina herri horretara bi bide ezberdinetatik joan zitekeen (ikus sarrera hau). Sarria bere aldetik, Lerbeltz-en alboan zegoen, Berageondoa-n edo aldamenean. Hortaz, ler edo pinuz osatua zegoela kontu egin daiteke. Gogoan hartu beharra dago, gainera, gaurko Los Berros-ek El Pinar-ekin mugatzen duela. Dena den, egun ezagutzen dugun La Sarria ikusita badirudi sarria zuhaitzez osatutako oihana baino gehiago zuhamu eta zuhaixkaz osaturikakoa dela. Beste aldetik, Uxuen baso daukagu Basandia toponimoan, baina oihan duen leku-izenik ez da azaltzen, eta hau halabehar hutsa izan badaiteke ere, sarria izen horren ordezkotzat jo liteke apika [Inguruko herrietan oihan aurkitzen dugu baina ez sarria. Edozein moduz, sarria gure eskualdetik urrun samar ere azaltzen da. Ameskoagoieneko Larragoa (Larraona) herrian adibidez Sarria ageri da 1826an (Allin eta Ameskoetako hipotekak, 1. lib., 16. or.)]. Rinconada del Monte de Berage (1706) gaurregungo Barranco de los Berros osatzen duten bi errekastoetako baten ingurua izan zitekeen. Berage Uxue eta Pitillasek elkarrekiko zituzten dermioetako bat zen. Bertatik igarotzen zen herri honetarako bidea. Azken lekuko honetako Berau-k Uxueko jatorrizko forma Beragu zela pentsarazten digu (cf. Galipentzuko 1772ko Berau), dokumentazioan ugariena Berage bada ere. Beragu, esan bezala, Eslaba eta Galipentzuko mendi baten izena da, labaki edo nobareak egiteko toki aproposa hortaz, eta Uxuekoa ere mendia zen, ikusi dugunez. Aezkoan Azkueren arabera berro 'labakia' da [APIM, 290. or.], berrosko 'labaki txikia' eta berrotu 'labakitu', eta bailara honetan ere Beragu edireten dugu Garaioan eta Hiriberrin. Lehen herrian Beragua dugu 1781ean [PRA-Auritz, 49. or.], Beragua edo Berague (ez dago bokal-armoniarik) 1916ko katastroan, eta Beragua [berágwa] orain [Irurtzunen Berroz [berrós] dugu orain, Berroz edo Berrauz 1710ean (PRA-Arakil-Hiriberri, 61. k.), Berroz 1717an (Id., 67. k.), baina ez dakigu zer ikusirik baduen aztertzen ari garen izenarekin.]. Hortaz, badirudi jatorrizko forma Beragu dela, eta hau berro-tik atera dela. Bukaerako -gu hori Azkuek [MV, 101-102. orr.] "sufijos derivativos nominales locales" izenpean sartzen duen -gi, -gio, -go eta -gü izan liteke: "Gu (R,S). Hermoso sufijo que denota lugar en que algo se ejecuta, alguna operación designada por el tema verbal al que se agrega. Como se ha visto ya, es un elemento que en variedades dialectales contiguas sufre variantes que le debilitan. gi, gio, go y el suletino gü. Alagu dehesa, lugar de pasto, Bazkagu como Alagu, Bilgu lugar de reunión, Edangu, eradangu abrevadero..." Bera + -gue (< gune) ere proposa liteke, XIX. mendeko Beragüe-n oinarri harturik (cf. Etxague...). Beragu-ren oinarria aipatu berrotu aditza izan daiteke, gure hizkuntzan r / rr txandaketa ezaguna denez gero. Honela mintzo da Mitxelena gai honetaz: "Hay bastantes ejemplos de alternancia r / R, en que la vibrante es generalmente (ez beti beraz) secundaria" [FHV, 331-332. orr.] Tarteko pausua Mezkiritz eta Aurizberriko Berragu-n izan genezake, hau Berregu-tik atera ez bada bederen [Orreaga Ibarra, MT, 319. or. Mezkirizperro toponimoak (343. or.) garbi erakusten du herri honetan berro erabiltzen zela.]. Uxueko Berage 1588rako azaltzen den Berau (< *Beragu)-tik atera dateke, aldakuntzaren arrazoiak garbi ez badaude ere.
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

 

  • Rinconada del Monte de Berage ()
UTM:

				
Coordinates:

				

cartography:

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper