cerrados (debajo de), (rincón de), los -
(1994)
OV.11, 789
(...)
San Miguel-etik gertu dago Rincón de los Cerrados, Camino del Puente de la Sierra eta Camino de Lakubeli-ren artean, herritik hurbil beraz, Eslabako antzinako Zerradogibela edo Zerradogibeleta eta oraingo Cerrado de Patricio eta Cerrado de Bariain bezala. Honen izen zaharraz ikus Errekazarra-n dioguna.
Lucio Berrade jaunak kontatu zigunez, aitonari aditua zion karlistadetako batean (bigarrenean izango zen) etsaia Uxuera etorri zenean herriko berrehun edo hirurehun gizon zoko honetan zegoen artatzean ezkutatu zirela, kamuflatuak eta "itxirik" egon zirela, eta horregatik deitzen zitzaiola Rincón de los Cerrados. Dena dela, toponimoa karlistaden aurrekoa dela dudarik ez dago, 1797rako azaltzen baita.
1847ko Los Cerrados hutsa edireten dugu, 'Rincón de los Cerrados' adieraz, antza. Debajo de los Cerrados-ek Rincón de los Cerrados-en azpiko aldea adierazten zuen.
Erdaraz ez da oso arrunta alderdi bati honela deitzea, eta euskal izen baten itzulpena delako susmoa dugu [Cf. halere, Tras de Val Oibarren, eta Tras / Detrás (de) San Juan Lergan. Hau, alabaina, Jaun Done Juanizgibel baten itzulpena da. Zernahi gisaz, ezin da ukatu honelakoak dokumentazioan ugariak direla.].
Honen kide euskaldunik aurkitu ez badugu ere, hor daukagu Drinda-ren eratorria den Debajo Drinda / Drindabe parea.
(...)
(...)
Erreka izena eta zaharra izenondoa ditugu egun ezezaguna den honetan [berean dago, gutxienez, Errekazarra-tik hurbil zegoen Erripazarreta. Egungo egunean Rincón Nuevo toponimoa dugu Otrollos-en, antzinako Nobeleta eta Mikelenzabal-en artean, antza. Kasu honetan, alabaina, izenondoa zokoa labakitu berria izatearen ondorena izan daiteke (cf. Zareko Zokozarra). Zernahi gisaz honelako izen "azalgaitzak" arruntak dira toponimian eta maiz edireten ditugu han-hemenka. Cf., adibidez, Orotz-Beteluko (Urtasun, TOB, 341. or.) eta Orisoaingo (THET, 127. or.) Errekazar.]. Gehienetan hasierako bokal protetikorik gabe aurkitzen dugu, eta batzuetan bukaeran -ea duela.
Errekazarra Aldabea de Aitzandieta-n zegoen, Camino de la Sierra-ren eta errekaren ondoan.
Badakigu zokoa ere bazela alderdi honetan.
Ez dakigu seguru zein erreka eta zein zoko ziren Errekazarra-koak, baina itxura guztien arabera egungo (Rincón de) los Cerrados-ekin identifikatu behar da. Alderdi honetan gaurregun ezezagunak diren Arbolaga eta Rincón de Azpieta ere bagenituen, besteak beste.
(...)
Colection: Nafarroako Artxibategi Nagusia, Protokolo saila
Magazine:
Publisher:
Place: Iruñea
Date:
Reference:
Notes:
Type: artxibategia
Extraction: partziala
Field: dokumentazioa
OV.11 - Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Abbreviation: OV.11
Author: SALABERRI ZARATIEGI, Patxi
Title: Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Work note:
Elaborator:
Colection: Onomasticon Vasconiae 11
Magazine:
Publisher: Euskaltzaindia
Place: Bilbo
Date: 1994
Reference:
Notes: NTM bilduma egin zenean, artean argitaratu gabeko doktore tesia.
Type: bibliografia
Extraction: guztizkoa
Field: hizkuntza azterketa
NA.TM - Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Abbreviation: NA.TM
Author: JIMENO JURÍO, José María (zuz.)
Title: Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Work note: 59 liburuki
Elaborator:
Colection:
Magazine:
Publisher: Nafarroako Gobernua & Trabajos Catastrales S.A.
Place: Iruñea
Date: 1992-1999
Reference:
Notes: Nafarroa. Toponimia eta Mapagintza: gazt. Toponimia y Cartografía de Navarra.
Erreferentzia gisa liburuki zenbakia ematen da aditzera eta apurka-apurka, orrialdea ere gaineratuz joango da.
Lan honen iruzkin kritikoa argitaratu zen in FLV, 64 (1993).
Type: bibliografia
Extraction: guztizkoa
Field: ofizialtzea
NAN.PR.KDA - Kasedako protokoloak
Abbreviation: NAN.PR.KDA
Author:
Title: Kasedako protokoloak
Work note:
Elaborator:
Colection: Nafarroako Artxibategi Nagusia, Protokolo saila
Magazine:
Publisher:
Place: Iruñea
Date:
Reference:
Notes:
Type: artxibategia
Extraction: partziala
Field: dokumentazioa
NA.TOF - Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Abbreviation: NA.TOF
Author: ZZ. AA.
Title: Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Work note:
Elaborator:
Colection:
Magazine:
Publisher: Nafarroako Gobernua
Place: Iruñea
Date: 2019tik
Reference:
Notes: 2019. urtetik datutegi osoa deskargarako eskaintzen da: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/open-data/datos/toponimia-oficial-navarra
Type: datu baseak
Extraction: guztizkoa
Field: dokumentazioa
Mentions légales
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.
The Azkue Library and Archive
CUSTOMER SERVICE HOURS 9:00 - 14:00
The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.