(...)
Muru Mitxelenaren arabera [FHV, 332. or.] 'gaina', 'murrua' eta 'mukurua' da. Honela dio autore honek:
"De creer a Echave, 25 rº, muru significaba 'cabezo de montaña' y además 'colmo': «también se toma esta palabra Murú, en mi lenguaje por colmo o colmar, y lo mismo significa Mucuru». También Larramendi traduce 'colmo' por murua, morua, mucurua. En guip. y vizc. literario es 'collado' "
Manuel Lekuonaren ustez [Contribución a la toponimia vasca. Toponimia de tipo militar" eta "Léxico latino en la toponimia militar vasca", in Hizkuntza eta literatura, Eusko Ikaskuntza, Cuadernos de sección, lehen alea, 1982, 31-36. eta 37-42. orr., hurrenez hurren.] muru latineko murus 'harresia', 'defentsa murrua'-etik atera da, eta gaztelu, guardia, bastida, segura eta beste bezala, euskaldunon lehengo antolakuntza militarraren aztarna da. Autore honek berak muru-ren eratorriak diren Murua [Arabako toponimoa. Izaban ere azaltzen da, baina ez dakigu gain baten izena den ala ez (ikus B. Estornésen DTR, 386. or.). Gipuzkoako Murumendi, bere aldetik, aski adierazgarria da. Muru oso hedatua dago Nafarroako toponimian, eta dirudienez beti toki gorak, mendiak edo, izaten dira. Adibidez, hor ditugu Orotz-Beteluko Muru, Murupe, Murondo (< *Muruondo), Muruchuqui (<*Murutxiki??), Murugaña eta Murubiscar (Urtasun, TOB, 338-339. orr.).], Murumendi, Murueta, Muruzabal, Murugarren (< Murubarren) eta Murelaga Nafarroako eta Errioxako Muro eta Murillo-rekin lotzen ditu.
Latineko jatorria gaitzetsi ez arren, garbi utzi nahi genuke muru-k euskarazko buru-k duen balio bera duela, eta batetik besterako urratsa azaltzen erraza dela, m- eta b- maiz aldizkatzen baitira euskaraz [Cf. Muno / buno (aurrekoa baino zaharragoa, antza denez)/ puno (Burlatan, esaterako. Ikus J. Juríoren ETB, 85. or.). M. Lekuonak multzo berean sailkatzen ditu muno-ren eratorriak (Munoa, Munaundi...) eta Munio antroponimoa dutenak (Muniain adibidez, seguru asko Munain-ekin duen eite fonikoarengatik), denak latineko munire 'pertrechar', 'municionar'-etik helerazten dituelarik (ikus aipatu bi artikuluak). Hau gure ustez ez da zuzena.]. Alabaina, gure eskualdean Lergako 1708ko Buruguti-n baizik ez dugu ediren txandakatze hori, eta banaketa osagarrian daudela suposa baliteke ere (muru- baina -buru), ez dugu honen aldeko argumentu gehiegi.
Lergan garbi dago, dokumentazioan azaltzen diren izenetan eta oraindik ere bizirik daudenetan oinarri hartuz, muru 'mendia' edo 'gaina' dela. Honen froga bat 1708an baizik ageri ez den Alto de Muru dugu.
Iruñerrian ere azaltzen da muru izena, adiera beraz, antza. Iberoko Murubea leku-izenaz ari dela honela dio J. Jurío jaunak [TCPCO, 141. or.]:
"Llanura en la margen izquierda del Arga, al NE, del puente de Esterrea y debajo (al E) del cerro de Iridia y del alto de las Tres Cruces".
(...)
What:
Situation:
Origin:
OV.11