Toponyms (Place names)

- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Barrio de Buztintzea - Places - EODA

Barrio de Buztintzea (Auzoa)

Entity:
Populamendua/Auzo ez-ofiziala
Status of decision:
lemma without regulation 
Situation: Leatxe
  • bustincea - (1730) NAN.PR.OIB , 42. k.
    (...)
    un sittio de Casa...sitta en el Varrio que llaman Bustincea
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • buztintzea (barrio de) - (1994) OV.11 , 496
    (...)
    Antza duenez, aurrekoaren esanahikidea da buztin izenaz eta -tzea ugaritasun atzizkiaz osaturik dagoen hau. Auzo baten izena ere bazen.
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • buztintzea - (1994) OV.11 , 77-78
    (...)
    [-Tze, -tza atzizkiak. Ageza] Toponimo honetan euntze 'larre' izen ezaguna eta berri izenondoa ditugu. Lehen osagaia, Mitxelenak dioenez latineko fenu 'heno'-ren eratorri irregular batetik atera zitekeen [FHV, 492. or.: "En euntze, etc., 'pastizal', no está excluido que nos hallemos ante un derivado irregular de lat. fenu 'heno', con el sufijo vasco -tze, comparable a cast. Henares, bearn. of. Féas, irregular a causa de la conservación de -u: *enu, pasando por el diptongo eu nasalizado, acaba en -eun ante consonante"]. Eboluzioa, autore honen hitzei jarraikiz, hau izanen zen: fenu > *feû > *feun (*feuntze), eta hemendik hasierako f > p aldaketaz (cf. falso > paltsu, feria > peria) *peun (*peuntze) [Honen oztopoa zera da, pentze ibiltzen den ekialdeko eskualdeetan f- > p- aldakuntza ez dela Gipuzkoan bezain arrunta, eta ezpinhorzkaria ongi gordetzen dela (FHV, 262. or.)]. Hau izan daiteke, beraz, gaurregun Euskal Herrian dauzkagun euntze eta pentze-ren jatorrizko forma. Hemendik, eu > e laburketaren bidez ekialdeko pentze [Nafarroa Garaian Zaraitzu, Aezkoa, Erroibar eta Esteribarren erabiltzen da (edo zen). Ikus Ana Mª Echaide, EENEL, 102. or.] aterako zen (cf. *eulitxo > eltxo, euskara, euskera > eskara, eskera...) eta hasierako kontsonante ezpainbikoaren erortzeaz (cf. biku goi-naf., fiku meridio., fiko lap. / iko bizk, edo biro, biru goi-naf., erronk., zarait., firu behe-naf., bizk., p(h)iru goi-naf., behe-naf. / iru bizk. [Mitxelena, FHV, 269. or.]) Nafarroako euntzea [Honetan eragina izango zuten, beharbada, b- / Ø- aurkez dezaketen pareek, alegia, uztarri / buztarri, (h)orma / borma... eta antzekoek]. Atezko Beuntza izena ere aztertzen ari garen euntze / pentze-rekin erlazionatua dagoke, hizkuntzalari errenteriarraren eritziz [Hala ere soroa da orain bertan (Beuntzan) 'prado' adieraz ibiltzen den hitza (ikus Echaideren EENEL, 102. or.)]. Jatorrizko *feuntze-tik *beuntze atera zitekeen (Beuntze [bée}uncìe] nahiz [beéunce] ebakia bertan [NHI, 138. or.], bokal-armoniaz irudiz), hasierako ezpain-horzkariaren ahostuntzez (cf. berme, besta...), eta hemendik, -tze eta -tza elkarren baliokideak izanik, *Beuntze > Beuntza pausoa gauza zitekeen (cf. Ezporogiko Buztintza / Leatxeko Buztintzea). Esanahiari dagokionez, Mitxelenak aipatzen dituen 'pastizal', 'prado'-z gain, 'zaldua' adiera ere izan dezakeela dirudi, J. Juríoren arabera ["«Zendeak», «gorteak»...", 752. or.]: "Por distintas zonas del 'campestre' (de Artajona) hubo prados: 'Prado que ban a la fuente nueva'(1554); 'Prado de Saragorria'(1554); 'Prado de las heras'(1537, 1530); 'Prado de los pozos'(1545), 'Prado grande'(1539), 'Prado pequeño'(1530), 'Prado redondo'. Los tres últimos aparecen también en vascuence: EUNZE ANDIA, EUNZE CHIQUIA(1530, 1554, 1559), UNÇE o EHUNCE BIRIBILLA (1527-59). La voz EUNTZE aparece interpretada en Iruñerria y la Navarra media con multitud de variantes, entre ellas: 'Ainzu, Anchu, Anzu; Eunce, Eunche; Inchu, Inzu; Onze, Unse, Unze, Unzu', y tiene un significado concreto: 'soto' o 'prado' de propiedad comunal cuyas hierbas fueron destinadas a pastos para el ganado mayor. Suelen ser conocidos por el paraje o por un adjetivo: 'Andi, txiki; berri, zar; luze, mear', simultaneando a veces 'Euntze" y 'Soto' (Eunze andia; Soto andia)" [Euntze-ren iparraldeko muga, dirudienez, Ultzama ("el prado llamado eunceandia", dokumentatzen da 1582an, PRA-Ihaben, 1. k.), Larraun eta Arakilgo Murginduetan jarri beharra dago (Echaide, EENEL, 102. or.). Hemendik beheiti, ordea, gure eskualderaino (hau barne) iristen da, zenbait tokitan behintzat larre-ren aldamenean ageri delarik].
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • buztintzea - (1994) OV.11 , 79
    (...)
    [-Tze, -tza atzizkiak. Leatxe] Buztin 'arcilla', 'buro' izena, eta -tzea atzizkia dugu Ezporogiko Buztintza-ren baliakide eta jatorrikide den honetan.
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

 

  • Buztintzea (Barrio de) ()
UTM:

				
Coordinates:

				

cartography:

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper