Toponyms (Place names)

- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Portillada de Zaldua - Places - EODA

Portillada de Zaldua (Ataka)

Entity:
Orografia/Mendi lepoa
Status of decision:
lemma without regulation 
Situation: Eslaba
  • la portillada de caldua - (1587) NAN.PR.OIB , 25. k.
    (...)
    asta la portillada de caldua en aranandia
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • la portillada de çalduacaranandia - (1587) NAN.PR.OIB , --
    (...)
    Ytten nos dixeron haberpuesto començando desde el dco barranco asta la portillada de çalduacaranandia
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • zalduako haran handia - (1994) OV.11 , 89-91
    (...)
    [Dermio baten zatiketa. Harana] Izen hau gehienetan oinarriari zuzenean loturik edireten dugu: Arrizutagarana (Eslaba), Baltsarana (Ezporogi), Dorretarana (Eslaba) Lakuarana (Galipentzu), Leatxearana (Moriones)… baina leku-denborazko genitiboaren laguntza duela ere agertzen da: Garandako harana (Galipentzu), Zalduako haran handia (Eslaba)… Beste batzutan bi modutara azaltzen da: Epaizaran / Epaizko harana (Eslaba), Lakuarana / Lakuko harana (Galipentzu)… Interesgarria da, harana aztertzerakoan, honen eta bere sinonimoa bide den ibarra-ren arteko berdintasun-desberdintasunak finkatzea, edo behintzat finkatzen saiatzea. Izan ere, gai honetaz arduratu diren autoreek ez dute argitasun handirik atera, eta bion arteko aldea agertarazten saiatu direnean ez dute asmatu. Julio Caro Baroja, adibidez, honela mintzo zaigu haran eta ibar-ez [HGPV, 125. or.]: "«Valle» en vascuence, «aran» o «ibar», parece ser entidad que está por encima, hasta cierto punto, de otras divisiones, como, por ejemplo, la navarra de «cendea»…" Orri azpiko ohar batean bien arteko aldea zehazten saiatzen denean honela diosku: "«aran» parece ser el valle de montaña ante todo: «ibar» parece un valle fluvial o vega mas frecuentemente. En Alava «ibarra» es voz que sale con frecuencia en escrituras de los siglos XVII, XVIII y XIX" Gure ustez autore honek ez du asmatu, erreferentzi-puntutzat gure alderdiko toponimia hartzen badugu behintzat, Oibar aldean haran-ak bakarrik mendiko bailarak ez direlako. Aitzitik, toki zelai eta lauetan azaldu ohi dira (ez beti, jakina), erreka baten inguruko eremua adierazten dutelarik. Ibar, beste alde, Galipentzun baizik ez da azaltzen, huts-hutsa (Ibarra), zabala lagun duela (Ibarreko zabala), edo eta, aski bitxia dirudiena, harana-rekin batera (Ibarreko harana). Kasu honetan Ibarreko harana eta Ibarreko zabala-k Ibarra-ko errekaren inguruko alderdia ematen dute aditzera, lehenak bailara, eta bigarrenak bailara horren zabalgunea. Aintzakotzat Nafarroako bailaren izenak hartzen baditugu ere ez dirudi Caro Barojak proposatzen duen bereizketa egokia denik. Esaterako, Bertizarana-n bada erreka, Esteribar-en bezal-bezala, eta ez dugu uste lehen hori bigarren hau baino askoz menditsuagoa edo goragokoa denik. Egia da Aranguren-en erreka txar batzu besterik ez dagoela, baina Ibargoiti-koak ere ez dira izugarri horietakoak. Azken bailara hau, bestalde, lehen hori baino gorago dago, izenak berak adierazten duenez, eta hortaz ez dugu uste Caro Barojaren aipatu ustea ontzat har daitekeenik. Mitxelenaren arabera haran Iparraldeko tradizioan orokorra da (baina ez zuberoeraz), eta Hegoaldeko literaturan adibide bakan batzu besterik ez dugu, Azkue arte. Honen hiztegia argitaratzearekin ordea, ohizko bilakatu bide zen mugaz honaindian ere [OEH]. José María Satrústeguik argitara eman dituen Mitxelenaren eskutitzen artean bada ohar bilduma moduko bat [FLV, 54, 1989, 243-275. orr.], eta bertan hizkuntzalari ospetsua zena le(i)ze eta osin-en arteko aldea zehazten ari delarik haran eta ibar-en arteko desberdintasunaz ere mintzo zaigu, bidenabar: "Casi seguramente, le(i)ze y osin no eran sinónimos (aún ahora, creo, cuando se habla de simas profundas en el agua no se emplea más que osin y Azkue añade, dato que no he podido confirmar, que osin es «mar» en Iciar). Del mismo modo que, aunque esto es más dificil de probar, haran e ibar no significaban ambos «valle» a secas". Hemen garbi ikusten da haran eta ibar ez direla osotara elkarren adierakideak, baina ez, ordea, aldea zertan datzan. Ura izatean edo ez izatean agian?, hau da, errekarik izatean edo ez izatean? Zernahi gisaz, eta esan bezala, gure alderdian kasu batean ez beste guztietan haran dugu toponimian, eta seguru asko hau izanen zen hizkera arrunteko hitza. Hortaz, haran Iparraldean ezezik, Hegoaldean ere (Ekialdean bederen) erabiltzen zela ondorioztatu beharko dugu [Toponimian agertu arren eguneroko hizkeran ibar, bailara edo beste zerbait erabil zitekeen, halaz ere. Larrasquetek, adibidez, honela hitz egiten digu aran-ek Zuberoan duen presentziaz: "inconnu aujourd'hui, mais conservé dans les noms de pays, de maisons, de familles" (OEH-n aipatua). Lhandek ere antzeko zerbait diosku DBF-n, baina oraingoan Iparraldeko hiru euskalkiak aintzat harturik: "val, vallon. Le mot se conserve surtout dans les noms propres: Aranburu, Aranederr, etc."].
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • zaldua (monte de), (portillada de) - (1994) OV.11 , 303
    (...)
    Zaldua latineko saltu-ren eratorria da, eta ubideen ondoko landaretza aberatseko eremua adierazten du. Eslaban, ikusi dugun bezala, zaldu-ren adierakidea den sautu ere izan genezake Santuzabal toponimoan. Zaldua ditugun lekukotasunek argitzen dutenez (ikus Aranandia eta Zalduako haran handia) Erbiñaga eta Larrasoil-en artean zegoen, Elketxipia (eta beraz Elkea)-ren ondoan (ikus sarrera hori). Portillada de Zaldua Aranandia edo Zalduako haran handia-n zegoen. Itxura denez Zaldua-ko mendia isun-tokia zen. Gure ustez mendi hau Elketxipia-ren ondoko (ikus sarrera hau) Monte de la Villa edo Cerro de la Villa bera zen, bestela ezin zuelako isun-mendia izan.
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • zalduako haran handia, portillada de - (1994) OV.11 , 304
    (...)
    Aurreko toponimoa aztertzean ikusi dugun Portillada de Zaldua bera zen hau, eta itxura guztien arabera Barranco de Elkea (gaurko Barranco de Arkea)-ko Aranandia-n zegoen.
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

 

  • Portillada de Zalduako haran handia ()
  • Portillada de Zaldua, Portillada de Zalduako haran handia ()
UTM:

				
Coordinates:

				

cartography:

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper