Toponyms (Place names)

- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

La Fuente del Moro - Places - EODA

La Fuente del Moro (Iturria)

Entity:
Hidrografia/Iturria
Status of decision:
lemma without regulation 
Situation: Eslaba
  • artamaldeta (barranco de), (fuente de) - (1994) OV.11 , 190-191
    (...)
    Arte zuhaitz-izena, malda 'aldapa', eta -eta atzizkia ditugu gaur Artamaleta [àrtamaléta] bilakatu den honetan. Reta Janárizek eta Masu Nittak oraingo aldaeran oinarri harturik etimologia okerrak egiten dituzte: lehenak [EHZE, 481. or.] arte 'encina', abar 'ramaje, residuo' eta -eta atzizkia proposatzen ditu toponimo honen osagaitzat, eta toponimoari "residuos o ramaje de encina" adiera ematen dio. Bigarrenak etimologia hau arbuiatzen du, tarteko izentzat abar-en ordez mail(l)a proposatzen duelarik [Notas lingüísticas..., 17. or.]: "En cuanto al segundo elemento, por mi parte optaría por identificarlo como (sic) el vasc. MAIL(L)A 'grada o peldaño; pisos de las montañas' o 'cuesta', más bien que el sugerido ABAR" Artamaldeta lehen aldiz 1593an dokumentatu dugu. Egungo aldaera goiz aurkitu dugu,1632rako. 1637ko Arrata maleta jatorrizko Artamaldeta-ren desitxuraketa baizik ez da. Barranco de Artamaldeta Zaldinaga-tik jaitsi eta Barranco de (el carasol) de Abaiz-ekin bat egin ondoan Barranco de Presaldea-ra ura isurtzen duen errekari esaten zaio. Fuente de Artamaldeta errekan dugun Fuente del Moro bera da (ikus sarrera hau). Artamaldeta-k Epaizaran, Zaldinaga, eta Santa Criz-ekin mugatzen du. Barranco de Abaiz-ek hurbil dagoen Bizkarda-tik bereizten du.
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • santa criz (alto de), (caracierzo de), (cuesta de), (ermita de), (fuente de) - (1994) OV.11 , 279-280
    (...)
    Santa Criz [sàntakríz] Nafarroako poblatu erromatarren artean sartzen du J. Gárrizek Despoblados lanean [11. or.]. Honela dio autore honek: "Santacris (sic), en Eslava. Un camino romano importante ganaba el puerto de Lerga por el vallecito de Abaiz. Estuvo señalizado con un miliario del año 238, siendo emperador Maximino, emplazado en Santacris, donde hubo una población crecida, denunciada por muros de viviendas, capiteles, tambores de fustes de columnas y otros elementos. Procedente de aquí un idolillo de ágata, una fíbula de bronce y pilastras pertenecientes a un gran sepulcro. En la cresta del monte, dando vista a Eslava, se alza un torreón cuya cimentación parece romana" [Santa Criz-en ondoan dagoen Artamaldeta-n ere ediren omen da miliarriren bat (cf. Uxueko Los Cinco Miliares sarrera).] Dokumentazioan Santa Criz edireten dugu gehienetan, eta San Criz eta Santa Cruz batzutan, azken hau herri etimologiaz seguru aski. Euskaraz beti Santa- dugu, Santa Krizgibela, Santa Krizko aldapa, eta Santa Krizportillua izenetan (ikus aurrerago). Criz-en modukoak historiaurreko edo erromatar garaiko poblatuekin loturik azaldu ohi dira Nafarroan [Nabaskozeko Illon mendikateko San Quirico-ren azpiko aldean trikuarri bat dago, Jimeno Juríok jakin erazi digunez.]. Honela mintzo zaigu gai hau aztertu duen J. Jurío [Sustitución de topónimos por hagiónimos en Navarra", Euskera, XXX, 1985-2, 619-626. orr.]: "Varios poblados prehistóricos o de la época romana llevan nombres de santos o con apariencia de tales: Sancris, San Kiris o Santacris, en yacimientos de la Edad del Hierro de Echauri y Pueyo (Orba) y de la época romana en Eslava y Garísoain (Guesalaz)...". Izen honen etimologiaz ikus -as / -as, -es / -ez, -iz... bukaerei eskaini atalean dioguna. Santa Criz udalerriko hegoaldean dago, Barranco de Ezpondabe edo Barranco del Soto-z beste aldean, Errotaxar, Artamaldeta, Zaldinaga, Dorreta, eta El Soto (lehengo Zaldua)-ren artean. Aipatu errekak herri aldera dagoen Ezpondabe-tik bereizten du, eta Barranco de Abaiz eta Barranco de Artamaldeta-ren bat egitetik sortzen den errekak Bizkarda eta Artamaldeta-tik, azken dermio honek erreka pasatu eta, esan bezala, tarte batez Santa Criz-ekin mugatzen badu ere. Gauza bera gertatzen da Santa Criz-en mugakidea den Dorreta-rekin ere: kasu honetan dermio gehiena Barranco de Dorreta-z haraindian, Galipentzuko mugan dago, baina errekaz honaindian ere bada Santa Criz-ekin mugatzen duen zati bat. Alto de Santa Criz 544 metroko gain luze zabala da, eta Cuesta de Santa Criz bertara igotzeko dagoen aldapa, hain zuzen ere euskaraz Santa Krizko aldapa deitu izan dena (ikus sarrera hau). Caracierzo de Santa Criz iparrera ematen duen isuria da, alegia, erreka eta El Soto-rekin muga egiten duena. Dorreta ere ukitzen du, tarte txiki batez. Fuente de Santa Criz oraingo Artamaldeta-ko Fuente del Moro bide zen. Santa Criz-en ermita ere izan da. Pérez Ollok Santa Cruz dakar, baina garbi dago, Santa Criz-en Santa Cruz aldaerak ikusita, biak bat eta bera direla, hots, egun zutik paretez besterik ez duen Ermita de Santa Criz delakoa. Aipatu autoreak dioenez, 1802an Igual de Soria apezpiku bisitatzaileak "profanatzeko" agindua eman zuen, hondatua zegoen seinale.
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • fuente del moro, la - (1994) OV.11 , 241
    (...)
    Barranco de Artamaldeta-n dago, Camino de Galllipienzo-tik ez urrun, Zaldinaga eta Santa Criz-ko muga aldean. Azken dermio honetan despoblatu eta ermita zeuden lehen, eta jendeak hauek mauruek eginak direla uste duelako eman bide zaio izen hori iturriari.
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

 

  • Fuente de Artamaldeta, Fuente de Santa Criz ()
  • La Fuente del Moro, Fuente de Artamaldeta, Fuente de Santa Criz ()
UTM:

				
Coordinates:

				

cartography:

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper