Leku-izenak

- Ayuda

*: Reemplazar uno o más caracteres
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Reemplazar un solo caracter
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Gorbeialdeko kuadrilla - Lugares - EODA

Gorbeialdeko kuadrilla (Comarca)

Entidad:
Antolakuntza/Eskualdea
Gentilicio:
gorbeiar 
Normativización:
propuesta normativa de la propia Comisión 
Dónde: Araba
Localizaciones:
  • gorbea - (1798) LAND.HCPA , I. lib. 120. or.
    (...)
    Solamente se nota que desde la de Quartango continúan las montañas por entre las Hermandades de Zuya, con las de los Guetos, Badayoz, y Cigoytia, hasta la de Gorbea
    (...)

    Qué: Ermandadea
    Dónde: Araba
    Origen: DEIKER.HPS

  • zuya - (1802) DRAH , II, 538
    (...)
    una de las 6 quadr. en que para su mejor gobierno se divide la provincia de Alava, y comprehende las hermandades siguientes: ZUYA. VALDEGOVIA. QUARTANGO. VALDEREJO. LA-RIBERA. M.
    (...)

    Qué:
    Dónde:
    Origen: DRAH

  • gorbealde[a] - (1974) LIZ.LUR , 24 (mapa), 38, 39, 41. or.
    (...)
    Aiala, XVI. mendean, Arabako zazpi taldeetako, cuadrilla-tako, bat bihurtu zen, "hermandad" edo anaiarte herrixka hauekin: Laudio, Arrastararia harana, Artzeniegako hiria, Amurrio, Lezama, Llanteno, Axpe (Sopeña) Arrespalditza herriburu zuena, Okendo eta Urkabustaiz. Azkenengo hau ez zen lehendabizi Aiala izan, X. mendetik Arabako bezala agertzen baita; eta orain Diputazioak egin duen eskualdekatzean ere, Gorbealdekoan sartu du [...] Oraingo Diputazioaren eskualdekatzean harro hontako haran-udal bi GorbeaIdeko eskualdean sartzen dira: Zuia (hiriburua: Murgia) eta Urkabustaiz (hiriburua: lzarra). Kuartango, Salzedo eta "Ribera" biak, Hego-MendebaI eskualdean, nolabait "Valles Alaveses" deituak. Gorbeatik Mirandaraino 456,22 km2 ditu eta 6.117 bizilagun [...] Gorbealde-ko eskualdean hiru aldetara daude herriak. Zuia eta Urkabustaiz haranetakoak, lehen esan bezala, Osingani edo Baia hibairuntz; Aramaiokoak, Oleta izan ezik, Deba Harroruntz; Legutiano (VilIareal) eta Zigoitiakoak Lautadaruntz. // Ez da, beraz, Gorbealdea (406,27 km2 eta 6.127 bizilagun) batasun handiko eskualde bat: Aiurdin eta Kurutzetako *mendilepoak hiru zatitan bereizten baitu. // Etorkizun hobereneko herria Legutiano da, Deba Harroko, Durangoaldeko eta Arratia-Bilboaldeko bidegurutze aproposean baitago, Gasteiztik 16 km-ra; hemendik hurbilegi beharbada hazkuntza lasaiago bat izateko. Legutianok baditu bere IfarraIdean bi herri, Bizkaikoak izan arren, harremanez Gasteizi lotuak eta geografiaz arabarrak: Otxandio eta Ubidea
    (...)

    Qué: Eskualdea
    Dónde: Araba
    Origen: LIZ.LUR

  • estribaciones del gorbea: gorbeialdea - (1976) E.EUS.LIZ.KN , Euskera, XXI (1976, 1), 296. or.
    (...)
    Kodea: 1.1.
    (...)

    Qué:
    Dónde:
    Origen: E.EUS.LIZ.KN

  • gorbeia inguruak / estribaciones del gorbea: gorbeialdea (kuadrillarako) zuia-gorbeialdea - (1994/03/18) OB.AG , 1.3.1
    (...)
    Onomastika batzordeak Bilbon izandako bileran onartutako izena
    (...)

    Qué: Eskualdea
    Dónde: Araba
    Origen: OB.AG

  • estribaciones del gorbea - (2005) NOM.GEOGR , Ar.
    (...)
    Gorbeia Inguruak / Estribaciones del Gorbea
    (...)

    Qué: Eskualdea
    Dónde: Zuia
    Origen: DEIKER.HPS

  • gorbeia inguruak - (2005) NOM.GEOGR , Ar.
    (...)
    Gorbeia Inguruak / Estribaciones del Gorbea
    (...)

    Qué: Eskualdea
    Dónde: Zuia
    Origen: DEIKER.HPS

  • gorbea, estribaciones del - (2005) NOM.GEOGR , Ar.
    (...)
    Gorbeia inguruak / Gorbea, Estribaciones del
    (...)

    Qué: Eskualdea
    Dónde: Zuia
    Origen: DEIKER.HPS

  • gorbeia inguruak - (2005) NOM.GEOGR , Ar.
    (...)
    Gorbeia inguruak / Gorbea, Estribaciones del
    (...)

    Qué: Eskualdea
    Dónde: Zuia
    Origen: DEIKER.HPS

  • gorbeia ingurua: zuia-gorbeialdea, -a - (2005/05/12) OB.AG , 2.1
    (...)
    Onomastika batzordeak Donostian eginiko bilkuran onartutako izena. 2.1.- Euskal Herriko eskualdeen izenak // Izenak aztertu eta Trebiñu gehitu da. Mahai gainaen utzi den izen bakarra Aiara / Aiaraldea da [...] Gorbeia Ingurua - Gorbeialdea - Zuia-Gorbeialdea (-a) A
    (...)

    Qué: Eskualdea
    Dónde: Araba
    Origen: OB.AG

  • Zuia: zuiar - (2006) ARAUA.150 , Euskera, LI (2006, 2), 1104. or.
    (...)
    Zuia (euskara); Zuia (ofiziala). Herritar izena: zuiar.
    (...)

    Qué: Udala
    Dónde: Araba
    Origen: ARAUA.150

  • Gorbeialdea (-a) - (2006) ARAUA.150 , Euskera, LI (2006, 2), 1099. or.
    (...)
    Gorbeialdea (-a). Gogoratu behar da Gorbeialdea izenaren bukaerako –a artikulua dela. Hortaz, eskualdearen izen osoa erabiltzean honakoa da bidea: Gorbeialdea, Gorbeialdearekin, Gorbeialdean..., baina Gorbeialdeko, Gorbeialdetik, Gorbeialdera... Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Gorbeialde maitea, Gorbeialde osoan, gure Gorbeialde hau...
    (...)

    Qué: Eskualdea
    Dónde: Araba
    Origen: ARAUA.150

  • gorbeialdea - (2006/09/22) OB.AG , 3
    (...)
    Onomastika batzordeak Ziordian izandako bileran onartutako izena
    (...)

    Qué: Eskualdea
    Dónde: Araba
    Origen: OB.AG

  • Gorbeialdeko kuadrilla / Cuadrilla de Gorbeialdea - (2015/05/28) OB.AG , 3.2
    (...)
    Onomastika batzordeak, 2015eko maiatzaren 28an Olatzagutian egindako bilkuran onartutako izena, "Cuadrilla de Zuya" historikoaren ordain moderno gisa. Gaztelaniaz Cuadrilla de las Estribaciones de Gorbea ordain konplexua saihesteko aukera hobesten da. Proposamena Eusko Jaurlaritzako HPSk egindakoa da eta kuadrilleren eskariari erantzuna emateko da
    (...)

    Qué: Kuadrilla
    Dónde: Araba
    Origen: OB.AG

  • Gorbeialdeko Kuadrilla / Cuadrilla de Gorbeialdea - (2025/11/03) ALHAO , 125 zk. 2025-03138
    (...)
    ARABAKO BATZAR NAGUSIAK 12/2025 Foru Araua, urriaren 22koa, kuadrillen azaroaren 20ko 63/1989 Foru Araua aldatzeko Jakinarazten dut Arabako Batzar Nagusiek 2025eko urriaren 22ko osoko bilkuran onetsi dutela, eta nik aldarrikatzen eta agintzen dut argitara dadila “12/2025 Foru Araua, urriaren 22koa, Kuadrillen azaroaren 20ko 63/1989 foru araua aldatzeko”, aplikagarria zaien herritar guztiek, partikularrek eta agintariek bete eta betearaz dezaten. Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 22a Diputatu nagusia RAMIRO GONZÁLEZ VICENTE 12/2025 FORU ARAUA, URRIAREN 22KOA, KUADRILLEN AZAROAREN 20KO 63/1989 FORU ARAUA ALDATZEKO ZIOEN AZALPENA Arabako kuadrillak udalerriz osatutako lurraldeko foru erakunde gisa eratuta daude, eta, funtsean, kuadrillen azaroaren 20ko 63/1989 Foru Arauak arautzen ditu. Arau horrek, funtzionatzeko oinarrizko arauak ezartzeaz gain, haien kopurua eta izen ofiziala zehaztu zituen. Foru arau proiektu honen xedea da, lehenengo eta behin, aipatutako kuadrillen foru arauaren 4, 6, eta 8. artikuluak aldatzea, Biasteri-Arabako Errioxako Kuadrillak eta Aiarako Kuadrillak izen ofiziala aldatzeko hasitako prozeduraren ondorioz, zeina jasota baitago Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeen mugak, izena, hiriburua eta ezaugarriak arautzen dituen otsailaren 21eko 4/2011 Foru Arauaren 62. artikuluan (67. artikuluari lotuta). Ildo horretan, kuadrilla horiek izen ofiziala aldatu nahi dutela adierazi dute. Zehazki, Biasteri-Arabako Errioxako Kuadrillak proposatu du izen ofizial berria “Arabako Errioxako Kuadrilla/Cuadrilla de Rioja Alavesa” izatea, eta Aiarako Kuadrillak “Aiaraldeko Kuadrilla/Cuadrilla de Aiaraldea” izatea. Era berean, kuadrillen eta udalerrien izena egokitu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden elebitasun irizpideetara. Aldaketa horrek berekin dakar kuadrillen azaroaren 20ko 63/1989 Foru Arauaren artikulu hauek aldatzea: 5, 7, 9, 10 eta 11. artikuluak. Azkenik, 18.5 artikulua aldatzen da, ezartzeko, indarrean dagoen legeriaren arabera, kuadrillako batzarreko lehendakari eta lehendakariorde hautaketan berdinketaren gaineko ebazpena. Lehenengo artikulua: Hona hemen nola idatzita geratuko den kuadrillen azaroaren 20ko 63/1989 Foru Arauaren 4. artikulua: “4. artikulua Kuadrilla hauek osatzen dute Arabako lurraldea: 1. Cuadrilla de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Kuadrilla. 2. Aiaraldeko Kuadrilla / Cuadrilla de Aiaraldea. 3. Arabako Lautadako Kuadrilla / Cuadrilla de la Llanada Alavesa. 4. Arabako Errioxako Kuadrilla / Cuadrilla de Rioja Alavesa. 5. Gorbeialdeko Kuadrilla / Cuadrilla de Gorbeialdea. 6. Cuadrilla de Añana / Añanako Kuadrilla. 7. Cuadrilla de Montaña Alavesa / Arabako Mendialdeko Kuadrilla.” Bigarren artikulua: Hona hemen nola idatzita geratuko den kuadrillen azaroaren 20ko 63/1989 Foru Arauaren 5. artikulua: “5. artikulua Vitoria-Gasteizko Kuadrilla izen bereko udalerriak osatzen du, eta haren egoitza Vitoria-Gasteiz da.” Hirugarren artikulua: Hona hemen nola idatzita geratuko den kuadrillen azaroaren 20ko 63/1989 Foru Arauaren 6. artikulua: “6. artikulua Udalerri hauek osatzen dute Aiaraldeko Kuadrilla: Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio eta Okondo. Kuadrillaren egoitza Arespalditzan egongo da.” Laugarren artikulua: Hona hemen nola idatzita geratuko den kuadrillen azaroaren 20ko 63/1989 Foru Arauaren 7. artikulua: “7. artikulua Udalerri hauek osatzen dute Arabako Lautadako Kuadrilla: Alegría-Dulantzi, Agurain, Asparrena, Barrundia, Burgelu, Donemiliaga, Iruraiz-Gauna eta Zalduondo. Kuadrillaren egoitza Agurainen egongo da.” Bosgarren artikulua: Hona hemen nola idatzita geratuko den kuadrillen azaroaren 20ko 63/1989 Foru Arauaren 8. artikulua: “8. artikulua Udalerri hauek osatzen dute Arabako Errioxako Kuadrilla: Bastida, Bilar, Elciego, Eskuernaga, Iekora, Kripan, Guardia, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Mañueta, Moreda Araba, Navaridas, Oyón-Oion eta Samaniego. Kuadrillaren egoitza Guardian egongo da.” Seigarren artikulua: Hona hemen nola idatzita geratuko den kuadrillen azaroaren 20ko 63/1989 Foru Arauaren 9. artikulua: “9. artikulua Udalerri hauek osatzen dute Gorbeialdeko Kuadrilla: Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia. Kuadrillaren egoitza Murgian egongo da.” Zazpigarren artikulua: Hona hemen nola idatzita geratuko den kuadrillen azaroaren 20ko 63/1989 Foru Arauaren 10. artikulua: “10. artikulua Udalerri hauek osatzen dute Añanako Kuadrilla: Añana, Armiñón, Berantevilla, Erriberabeitia, Erriberagoitia, Gaubea, Iruña Oka, Kuartango, Lantarón eta Zambrana. Kuadrillaren egoitza Ribabellosan egongo da.” Zortzigarren artikulua: Hona hemen nola idatzita geratuko den Kuadrillen azaroaren 20ko 63/1989 Foru Arauaren 11. artikulua: “11. artikulua Udalerri hauek osatzen dute Arabako Mendialdeko Kuadrilla: Arraia-Maeztu, Bernedo, Harana, Kanpezu, Lagrán eta Peñacerrada-Urizaharra. Kuadrillaren egoitza Santikurutze Kanpezun egongo da.” Bederatzigarren artikulua: Kuadrillen 63/1989 Foru Arauaren 18.5. artikulua honela geratzen da idatzita: 5. Hainbat hautagairen artean berdinketa gertatuz gero, azken udal-hauteskundeetan kuadrillako udalerrietan boto gehien lortu dituen erakunde politikoko batzarkidea izendatuko da. Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, zozketa bidez ebatziko da.” Azken xedapena Foru arau hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 22a Lehendakaria IRMA BASTERRA UGARRIZA
    (...)

    Qué: Kuadrilla
    Dónde: Araba
    Origen: ALHAO

 

  • Gorbeialdea (-a) (simple)
  • Gorbeialdeko Kuadrilla / Cuadrilla de Gorbeialdea (oficial)
  • Cuadrilla de Zuia (histórico)
  • Cuadrilla de Gorbeialdea (español)
UTM:
ETRS89 30T X.516106 Y.4751349
Coordenadas:
Lon.2º48'5"W - Lat.42º54'56"N

Cartografía:

Sede principal

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centro de Investigación

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Sedes

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Asociación

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper