Leku-izenak

- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Alto de Santakaramuru - Places - EODA

Alto de Santakaramuru (Mendia)

Entity:
Orografia/Mendia
Altitude:
666 
Status of decision:
lemma without regulation 
Situation: Pitillas, Uxue
  • ottro altto denominado de santa cara muro - (1800) NAN.PR.UNX , 69. k.
    (...)
    ...ttrabesando por dho Millar de Garciarena al alto llamado de Zazu sitto en el paraje de Costtolina.., y desde dho altto à ottro altto denominado de Santa Cara Muro proximo al corral derruido llamado de los Clerigos
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • santakaramuru (alto de), (barranco de), (fuente de), (torraza de) - (1994) OV.11 , 885-886
    (...)
    1534ean Uxueko despoblatutzat jotzen den toponimo honen osagaiak Santakara herri-izena, eta muru 'mendikoa', 'gaina' bide dira. Halarik ere, XVI. mendean eta XVII.aren lehen urteetan Santa Caranburu itxuraz azaldu ohi da, eta baliteke jatorrizko forma hau izatea. Honela balitz, Santakara herri-izenaren ondoko kontsonante sudurkaria genitiboaren morfema izan liteke (cf. Petringesala), eta toponimoaren adiera Santakararen burua edo. Kasu honetan, geroko -muru buru-tik atera dela ondorioztatu behar genuke, baina gure eskualdean aurkitzen ditugun muru-ek, hemendik kanpo azaltzen direnek bezala, honen kontra hitz egiten dute. Gainera gogoratu behar da mb multzoa sekundarioa izan daitekeela (cf. ganbara < camara, ganbela < camella; ganbelu < camellu...), eta beraz multzo hau m-tik atera ahal izan dela. Guztiarekin ere, Uxueko datuak garbi mintzo dira nb-ren jatortasunaren alde, eta beraz m multzo horretatik atera dela pentsatzeaz beste biderik ez dugu. Mitxelenak, gai honetaz ari delarik, senbe > seme laburketa aipatu ondoren honela dio: "Este ejemplo, casualmente documentado, nos enseña que también en otros casos vasc. m puede proceder de la reducción de un grupo que, dentro de la hipótesis antes expuesta de que el protovasco carecía del fonema /m/, era fonológicamente /nb/ " [FHV, 358. or. Honek Santakaranburu-ko b-ren aurreko n hori genitiboaren morfema gabe, nb fonema zaharraren zati dela pentsatzera eraman gintzake.] 1588ko Satacaraburu-k buru hutsa dauka. Santakaramuru [sàntakaramúru] La Sierra-n dago, altxonbidearen eta Pitillasko mugaren artean, eta Zaubio, Medios, Matxaz, El Pinar eta Mostrakas ditu mugakide. Alderdi garaia da (honengatik -muru edo -buru hori), eta Santakara ongi ikusten da bertatik, herri honekin muga egiten ez duenagatik. 1800eko altto de Santta Cara Muro altxonbidearen ondoan, Uxueren eta Pitillasen arteko mugan dagoen muinoa (666 metro) bide da. Barranco de Santakaramuru zein den ez dakigu; agian Pitillas auzo herriko Barranco de Mostrakas-en hasierako zatiari esango zitzaion. Fuente de Santakaramuru Balsa de Matxaz-en paretik, Murillora doan altxonbide nagusitik Pitillas aldera ateratzen den adarrean dago, Nicolás Ugalderen gorteari hurran. Gure informatzaileetako batek dioenez, uxuetarrak Santa María la Blanca-n bizi zirenean ura bi iturritatik hartu ohi zuten. San Nicolás-kotik eta Santakaramuru-ko honetatik. 1880. urteko Torraza de Santta Cara muro despoblatuaren zaharkinekin erlazionatu behar dela ageriko kontua da, esan bezala despoblatuak izan ziren eremuetan torre edo torraza-k azaltzen direlako. Honela bada, badakigu Santakaramuru herria nontsu zegoen, aipatu urte horretako dokumentuak Pitillas eta Uxueren arteko mugan zegoela argitzen baitigu.
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

 

  • Alto de Santakaramuru ()
UTM:

				
Coordinates:

				

cartography:

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper