4 resultats pour sancha [1 - 4]
Sancha (es)
Antsoren emakumeentzako baliokide dugu Erdi Aroko izen hau. Egia esan, Antsa aldaera (Ansa edo Anssa idatzirik) Andre aposizioaren ondoan azaltzen da aurkitu dugun guztietan (ikus Andreantsa). Beste gisan beti Santsa (Sansa, Sanssa), Santxa (Sancha), Santzia (Sancia) agertu ohi dira.
Sancha (es)
Erdi Aroko euskal izena, Antsaren aldaera (ikus izen hau). 1015ean, Leireko agirietan, Uharteko (Nafarroa) Sansa Mumiz agertzen da.
Sancha (es)
Erdi Aroko euskal izena; Andreantsa, Antsa, Santsa eta Santzia aldaerak ditu (ikus sarrera hauek). XIII. mendean Berriozar aldean (Nafarroa) Sancha de Berrioçaar bizi zen eta 1347an Bolibarren (Bizkaia) Sancha Andispe. Aipatzekoa da, orobat, Aramaioko (Araba) Sancha Ochoa Ozaeta-koa, 1451n senarra hil ziotenean eresi hau kantatu zuena:
Oñetako lur hau jabilt ikara
lau haragiok bere han berala
Martin Bañes Ibarretan hil dala
hartuko dut esku batean gezia,
bestean zuzi iraxegia
erreko dot Aramaio guztia.
Sancha (es)
Erdi Aroko izena; aldaeratzat Andreantsa, Antsa, Santsa eta Santxa ditu. Honen bilakaeraz ikus Antso-n esaten dena.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.