3588 resultats pour *:* [261 - 270]
Andrés (es), André (fr)
Andres izenaren euskal aldaera, Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean jasoa. Sukarrietan (Bizkaia), Sabin Aranaren udako etxearen aurrean, badago uharte txiki bat, Doniandere (Done Andere) izenekoa, bertan egon baitzen parrokia. Hedadura handiko izena da; maiz Jon-ekin batera erabiltzen da. Ikus Andres.
Ántimo (es)
Gaztelaniazko Ántimoren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Andima Ibiñagabeitia (Elantxobe, 1926 - Caracas, 1967) idazle ezagunak zabaldu zuen.
Antolín (es), Antonin (fr)
Erromako Antonius leinu izenaren Antoninus jentiliziotik dator gaztelaniazko Antolín, eta honen euskal aldaera da Andolin. Santuaren bizitzaren gaineko berriak ilunak dira; erlikiak Pamiers (Frantzia) hirian daude gordeta. Zenbaiten arabera hiri horretako lehen apezpikua izan zen; beste zenbaiten arabera, ostera, erlikiak gurutzatuek ekarri zituzten. Santuaren eguna irailaren 2an da.
Antón (es), Antonio (es), Antoine (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Izena sortzeko Bizkaiko tradizioa hartu zuten aintzat, Bizkaiko Jaurerrian ohikoa baita San Antonio izeneko ermitak izendatzeko Sandoni forma erabiltzea. Ikus Antonio.
Andrés (es), André (fr)
Andres izenaren aldaera. San Andore izeneko ermita Leatxen (Nafarroa) egon zen, baina aspaldian desagertu ziren azken aztarnak. Ikus Andres.
Erromatarren garaiko Akitaniako idazkunetan zenbait aldiz agertzen den izena. Adituek oinarriko and- euskarazko handirekin eta galierako ande- izen indartzailearekin erlazionatu dute; -os bukaera atzizkia dela txoil garbi dago, baina ez hainbeste txistukariaren nolakoa.
Andréi (es), Andreï (fr), Andrei (en), Андре́й (propr)
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.