3588 resultats pour *:* [171 - 180]
Alexander izenaren ohiko txikigarri hau azken urteotan asko erabili da. Ikus Alexander.
Alejandro (es), Alexandre (fr)
Grezierako Aléksandros 'gizonen aldezlea' ponte izena Alexander bihurtu zen latinez, eta hizkuntza honetatik etorri da gurera, Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanari esker. Izen hau eraman duen pertsonaiarik ezagunena Mazedoniako Alexandro handia da, K. a. IV. mendean Greziatik Indiaraino hedatzen zen inperioaren sortzailea. Bestalde, Tapia Perurena idazle iruindarra honela deitu zen. Honen hipokoristiko ezagunena Alex da. Izan duen erabilera zabalaren lekuko da izen honetako berrogei santu baino gehiago egotea.
Aldaerak: Alesander (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Alexandro.
Alejandro (es), Alexandre (fr), Alexander (en), Alexander (la), Ἀλέξανδρος (el cl)
Ikus Alexander.
Alejo (es), Alexis (fr), Alexios (en), Alexius (en), Alexius (la), Ἀλέξιος (el cl)
Alejo (es), Alexis (fr)
Grezierako Aleixos 'aldezlea, babeslea' pertsona-izena San Alexorenganako jaierari esker zabaldu zen Erdi Aroan. Kondairak dioenez, ezkondu zen egun berean emaztea utzi eta bere ondasun guztiak banatuta Lur Santura joan zen erromes. Mariaren Mirabeak (Serbitak) izeneko ordenaren zazpi santu sortzaileetakoa izan zen. Basamortuan bakardadeko bizia egin ondoren Italiako Toscana aldean predikatu zuten. Alejo Falconeri santua hil zen egunean, otsailaren 17an, gogoratzen ditu Elizak zazpi sortzaileak.
Alfeo (es), Alphée (fr), Alphaeus (en)
Alfonso (es), Alphonse (fr), Alphons (en)
Aldefonsus, Ildefonsus eta Alfonsus germaniar izenetatik dator. Iberiar penintsulako zenbait errege horrela deitzen zirelako hedatu zen bertako erresuma batzuetan. Euskal Herrian, berriz, historian zehar ez da oso erabilia izan, nahiz eta 1329an Iruñean (Nafarroa) agertu (Alfonsso Diaz de Morentiayn). Santuaren eguna urriaren 17an da.
Alfredo (es), Alfred (fr), Alfred (en)
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.