Personal names

- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Search

572 results for *:* [21 - 30]

Aizo (male)

  • Erdi Aroko izena. 1098. urtean agertzen da Leireko (Nafarroa) dokumentazioan.

Akier (male)

  • Aralar mendiko tontorra, Uharte Arakilen (Nafarroa) ondokoa.

Akize (male)

  • Landetako herria, latineko Aquis (Terebellicis)etik atera dena.

Akox (male)

  • Erdi Aroko izena. 1127an agertzen da Leiren (Nafarroa) (Acox).

Akutain (male)

  • Longida ibarreko (Nafarroa) Akotain herri izenaren aldaera zaharra. P. Salaberriren ustez, *Akut pertsona izena dukegu oinarrian.

Alain (male)

  • Alanoak jatorriz Iran aldekoak ziren, baina beste herriek bultzatuta Europara etorri ziren, Loira (Frantzia) eta Lusitaniara, eta hemen desagertu. Izenak -Alanus latinez-, ordea, antroponimotzat iraun du, Alain eran. 1464. urtean agertzen da Bilbon eta XVI. mendean Nafarroan; segur aski Donejakue Bidean barrena iritsiko zen guregana.

Alaman (male)

  • Erdi Aroan maizxko erabili zen egun deituretan eta etxe izenetan gordetzen den hau. Jatorriz latineko Alamannus 'alaman herrikoa' hitzetik dator. XIV. mendean Iruñean, Zangozan eta Lizarran (Nafarroa) ageri da.

Alango (male)

  • 1525ean Moluketarantz abiatu zen Santiago (patache) itsasontziko pilotua Ortuño Alango zen. Itxuraz, Getxoko auzo baten antzinateko izena dugu, *Alanius pertsona-izena agian, eta jabetza adierazten duen -ngo amaiera, Kuartango edo Berango izenetan ageri dena, alegia.

Alarabi (male)

  • Markina (Bizkaia) inguruko mendietan bizi zen izaki mitologikoa. Gizon itxurakoa zen, baina begi bakarra eta oinazpi biribila zituen. Artzaina zen eta gizakiok berarengandik ikasi omen genuen artzaingoan. Beste lekuetan Tartalo izena hartzen du. Europa osoko tradiziokoa da izaki hau; ezagunena Odisean agertzen den Polifemo da.

Alatz (male)

  • Alazne emakumezko izenaren baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Alatz hitza neologismoa, baina ez zuen Sabin Aranak asmatu, pertsona-izen edo adjektibo moduan erabili bazuen ere: Alatz Ama Neskutza (Nuestra Señora del Milagro). Osagaiak: ahal eta (h)atz (adierazlea, latineko signumen kidea). Ospatze-eguna uztailaren 21ean da.

All pages:

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper