Personal names

- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Search

554 results for *:* [91 - 100]

Babil (male)

  • Cascanteko (Nafarroa) III. mendeko martiria eta Galipentzuko (Nafarroa) ermita. Santuaren eguna urtarrilaren 27an da.

Bakar (male)

  • Hitz arrunta eta Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Bakarne izenarentzat proposaturiko baliokide maskulinoa. Gaur egun gizonezkoek horrelako izenak izatea bitxia den arren, XX. mendearen hasieran ohikoa zen. Ikus Bakarne.

Baladi (male)

  • Blas (es), Blaise (fr)

  • Blas izenaren euskarazko aldaera da ('Jaun Done Baladi / nik sua estali / edozein gaixto jin baladi / bortan bedi harri'). Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ere biltzen da, Blas-en baliokidetzat. Ikus Bladi.

Baldasar (male)

  • Baltasar (es), Balthazar (fr)

  • Santu-ixendegi euzkotarra lanean Baltasaren euskal aldaera gisa ageri da. Asiriar jatorria du (Belshazzar "Baal jainkoak babes beza erregea") eta latinez Baltasar bilakatu zen. Tradizioaren arabera, Baltasar Jesus jaioberria gurtzera Betleemera joan zen erregeetako bat izan zen. Lehen aldiz VI. mendeko Ravenako (Italia) San Apollinaire Nuovon ageri da. Hasieran gizon heldua irudikitzen bazuen ere, XV. mendetik aurrera Afrikako biztanleen ordezkari moduan azaltzen da. Aldaera: Baltasar.

Balendin (male)

  • Valentín (es), Valentin (fr)

  • Santu-ixendegi euzkotarra lanean Valentínentzat proposaturiko kidea. Ikus Valentin.

Balentin (male)

  • Valentín (es), Valentin (fr)

  • Latineko Valentinusetik dator eta hau valens 'ausarta'-tik. Lehenago erabiltzen ez zen kristau izena da, zuen esanahi mistikoari esker zabaldu zena. San Valentin martiriaren egunean maiteminduen jaia ospatzen da orain, baina honek ez du inolako tradiziorik, eta merkataritza arrazoi hutsengatik egiten da.
    Bizkaiko patroietako bat den Balentin Berriotxoa santuaren eguna uztailaren 4an da. Aldaerak: Valentin, santu izendegietan ohikoa, eta pertsona izena den Balendin.

Balkoe (male)

  • Erdi Aroko euskal izena, Iruñean XIV. mendean ageri den Falconekin hertsiki loturik dagoena. 1105ean Balcoe de la Torlegi azaltzen da Iruñeko katedraleko artxiboan. Ikus Belatz.

Baltz (male)

  • Erdi Aroko euskal izena. 1353an Baltza izeneko batek sinatu zuen bakea abendañotarrekin, Bilbon.

Baraxil (male)

  • Erdi Aroko izena. Arrasateko (Gipuzkoa) 1448ko borroka ezagunean ageri da.

Basarri (male)

  • Ignazio Eizmendi (Errezil, 1913 – Zarautz, 1999) bertsolariaren goitizena. 1935ean, 21 urte zituela, I Bertsolari Eguna irabazi zuen. 1960an bigarren aldiz aurkeztu eta III Bertsolari Eguneko txapeldun izan zen. Bertsolari handienetakoa izateaz gain kazetaria ere izan zen. Euzkadi eta Eguna egunkarietan idatzi zuen gerra garaian eta beste batzuetan geroago. Nere Bordatxotik izeneko atala urteetan izan zuen. Hauek dira 1935eko bertso batzuk:
    Itsasertzetik entzuten dira
    ama euskeraren antsiak;
    ta bai dirala illun, tristiak,
    ene, bai negargarriak!
    Nola kanpoan ala etxean,
    nunai badauzka etsaiak.
    Au oldoztuta malko trinkotan
    betetzen zaizkit begiak.
    Bera iltzen bada ez du askorik
    paltako Euskalerriak!

All pages:

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper