3328 resultats pour *:* [151 - 160]
Alazne emakumezko izenaren baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Alatz hitza neologismoa, baina ez zuen Sabin Aranak asmatu, pertsona-izen edo adjektibo moduan erabili bazuen ere: Alatz Ama Neskutza (Nuestra Señora del Milagro). Osagaiak: ahal eta (h)atz (adierazlea, latineko signumen kidea). Ospatze-eguna uztailaren 21ean da.
Erdi Aroko izena, Euskal Herrian franko erabilia. XI. mendean agertzen da Valpuestako (Burgos) kartularioan, esaterako. Beranduago ere azaltzen da, leku anitzetan: 1333an Lizarran (Nafarroa), 1352an Gasteizen eta 1470ean Bilbon. Gaztelaniazko Álvaroren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean.
Alberto (es), Albert (fr), Albert (en)
Athalberth (athal 'noblea' eta berth 'leinargia') germaniar izenetik, latineko Albertus-en bidez. Penintsulan izen berri samarra da eta ez da Erdi Aro goiztiarrean dokumentatzen. Santuaren eguna urriaren 21ean da.
Albino (es), Albin (fr)
Latineko Albinus (albus 'zuria'-tik) goitizena denboraren poderioz pertsona-izena izatera iritsi zen, beste hizkuntza batzuetan bezala. Santuaren eguna irailaren 15ean da.
Albino (es), Albinus (fr), Albinus (en), Albinus (la)
Erdi Aroko izena. XV. mendean Markina-Xemeinen (Bizkaia) eta Aztegietan (Araba) ageri da, azken honetan -s-z (Alvis de Legarda).
Albicio (es)
Alboino (es), Alboïn (fr), Alboin (en)
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.