1280 results for *:* [121 - 130]
Berriz (Bizkaia) herriko auzoa eta Andre Mariaren ermita, Oizko Sarrimendiren azpialdean dagoena. Antzina Berrizko elizara eramaten zen irudia euria eskatzeko. Lehen jaia otsailaren 2an baizik ospatzen ez zen arren, gaur egun Asentzio egunean ere egiten da, Pazkoko zazpigarren igandean.
Mendigorriko (Nafarroa) Andre Mariaren ermita, antzina desagertutako herri baten azken lekukoa. Badirudi herria erromatarren garaiko Andelos hiriaren ondorengoa dela. XIV. mendean hustu bazen ere ermita, behialako elizaren geldikina datekeena, XVII. mendean berreraiki zen, beraren alderako jaiera handia zela bide. Behinolako Andelos herriaren hondakinetan aipatzekoa da erromatarren garaiko ur biltegia (7.350 m3).
Antonia (es), Antoinette (fr)
Ikus Antonia.
Antolina (es)
Gaztelaniazko Antolín izenaren baliokide femeninotzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Gogoratu behar da erdarazko gizon izen horren euskal aldaera jatorra Andolin dela.
Arabako herri honetako Santa Katalinaren elizan Andre Mariaren irudi erromaniko bat gordetzen da.
Antonia (es), Antoinette (fr)
Gaztelaniazko Antoniaren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Ikus Antonia.
Andere(a)ren aldaera da. Erdi Aroan izen beregaina ez ezik emakume izenak sortzeko erabiltzen zen aurrizki edo aposizio modukoa ere bazen. 1085. urtean Taxoaren (Nafarroa) ageri da (Andere Dirida); Codex Calixtinus liburuan ere azaltzen da, XII. mendean (Andre Maria),'Ama Birjina' adieraz (ikus Andere). Inoiz badirudi Andreoren femeninoa dela. Ikus Andere.
Erdi Aroko euskal izena, Andre-z eta Albira-z osatua. 1167an Ezkirotz Galarren (Nafarroa) ageri da. Ikus Andrea eta Albira.
Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Antsaz osatua (ikus sarrera horiek). 1226an Oltza zendean (Nafarroa) aurkitzen dugu (Andranssa) eta XIV. mendean Nabaskozen (Nafarroa) (Andre Ansa). Bilbon XV. mendean bizirik zegoen, artean ere (Andrransa de Çeberyo, Andre Ansa de Çeberyo, 1464). Andresantsa aldaera ere bada.
Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Apalaz osatua. Ikus Andrea eta Apala.
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.