2072 results for *:* [31 - 40]
Izen mitologiko honek ('zoria', 'joera') gauzak urrutitik egiteko ahalmena adierazten du, batik bat sorginek eta aztiek ohi dutena. Gizakumeok ere badugu, eta izaki mitologikoak menderatzeko balio dezake.
Aezkoako biztanleen izena da aetz; hemendik sortu bide da Aezkoa toponimoa. Goitizentzat batez ere Nafarroan erabili izan da.
Agar (es), Agar (fr)
Hagar 'ihesa' izen judua Agar moduan zabaldu zen latinaren bitartez. Itun Zaharreko Agar Abrahamen esklabo eta Ismaelen ama izan zen. Tradizioaren arabera, Ismael musulmanen aita da. Femeninoek -ar amaiera izatea ohikoa ez denez, izenak --a hartu zuen.
Águeda (es), Agathe (fr)
Gaztelaniazko Águeda edo Ágatarentzat ematen den baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Ikus Agata. Kirikiñok egindako Aintzaldu kantu entzutetsuari esker da ezaguna. Honela dio:
Aintzaldu daigun Agate deuna
bihar dala Deun Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.
Valentin Aurre Apraiz (Ajangiz, 1912 - 1966) idazlearen goitizena.
Epifanía (es), Épiphanie (fr)
Epifania edo Agerkundea urtarrilaren 6an ospatzen da, Errege Magoek Jesus gurtu zuten egunean. Jai hau Espainian eta Italian ospatzen da bereziki. Aldaerak: Agerne, Irakusne eta Irkusne (azken biak Deun-ixendegi euzkotarra liburukoak).
Epifanía (es), Épiphanie (fr)
Irudi duenez, izen hau 'herriak' asmatua da, oinarritzat agertu 'azaldu' aditza hartuz eta bukaeratzat Sabin Aranaren lanaz geroztik izen femeninoetan maiz aurkitzen dugun -ne. Ikus Agerkunde.
Bi sorleku nagusi ditu izen honek: Eibarko (Gipuzkoa) Done Mikelen elizan dagoen Andre Mariaren irudia eta Arabako Agiñaga herriko Andre Mariaren adbokazioa. Izenaren osagaiak: hagin (Taxus baccata) zuhaitz-izena eta toki-ugaritasunezko -aga atzizkia. Zuhaitz berezia da hagina, Europan urte gehien bizi dena izateaz gain sakratua izan baita. Hori dela medio, leku askotan etxe, eliza eta hilerrien ondoan landatzeko ohitura izan da.
Antzinako monasterioa, Arakilgo (Nafarroa) Ihabar herriaren ondoan kokaturik zegoena, gaur egun desagertua.
XIV. mendean, Uharte Arakil sortzean, desagertutako herria (Nafarroa). Agiri orain mendi baten izena da. Ikusi Agiri.
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.