- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Search

554 results for *:* [101 - 110]

Basili (male)

  • Basilio (es), Basile (fr)

Basilli (male)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Basilio.

Bazkoare (male)

  • Pascual (es), Pascal (fr)

  • Grezierako paska hitzetik latineko paschalis 'pazko garaikoa' sortu zen, eta honetatik Bazkoare eta Paskoal euskal izenak. Pazkoz juduek Egiptotik alde egitea eta kristauek Kristoren heriotza eta berpiztea gogoratzen dute; antzinako kulturetan, berriz, udaberriaren etorrera ospatzen bide zen festa honekin. Jaieguna, Pazko asteaz landara, maiatzaren 17an da. Aldaera: Paskoal.

Beila (male)

  • Vigila bisigodotik sortutako izena, Erdi Aroan Euskal Herrian maiz aurkitzen duguna. 913. urtean Valpuestako (Burgos) kartularioan ageri da eta 1032an eta 1135ean Iratxen (Nafarroa) (Ueila Gondesaluiz, Don Beila). Honela deitzen zen Armentia (Araba) herriko apezpikua, 1062. urtean.

Bela (male)

  • Beilaren Erdi Aroko aldaera. 1312. urtean Vela Ferrandiz de Uarea aurkitzen dugu Iratxen (Nafarroa) eta 1366an Vela Periz Barasoainen (Nafarroa).

Belako (male)

  • Belaren Erdi Aroko hipokoristikoa. Arrigorriagako (Bizkaia) Santa Maria Magdalena elizan gordeta zegoen X. mendeko hilarri batean Belaco filius agertzen da. Aiarako (Araba) lehen jauna (XI. m.) Jaun Velaco deitzen zen.

Belatz (male)

  • Erdi Aroko euskal izena. Aipamen zaharrena Abadiñoko (Bizkaia) Done Bikendi elizako hilarri batekoa da, non ego Belaza irakur baitaiteke. Berez hegazti izena (Falco sp.) den hau Erdi Aroko Balkoe antroponimoaren baliokidea da.

Beltso (male)

  • Erdi Aroko euskal izena. Adibidez, Iratxen (Nafarroa) kausitzen dugu, XIV. mendean.

Beltz (male)

  • Erdi Aroan maiztxo aurkitzen dugun euskal izena. Esaterako, Iratxen (Nafarroa) ageri da 1212an. Beranduago, XIV. mendean, oso arrunta izan zen, Euskal Herriko mendebaldean Baltz itxurapean.

Benantzio (male)

  • Venancio (es), Venant (fr)

  • Sorburu uenans, uenantis 'ehiztaria'-n duen latineko Venantius kristau izenetik dator. III. mendeko Benantziok iturria sortarazi zuen bere hiltzaileen egarria berdintzeko. Poitiers (Frantzia) hiriko apezpiku izandako San Benantzio bidaiarien patroia da, eta laguntza batez ere mendian norbait erortzen denean eskatzen zaio. Santu hauen egunak maiatzaren 18a (martiria) eta apirilaren 1a (Poitierskoa) dira.

All pages:

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper