6 emaitza bilaketarentzat
Amak ez zuen bere alaba haurtzaindegira bidaltzen: aitona-amonekin uzten zuen merkeagoa izateagatik esaldian -t(z)eagatik zuzena da ala -(e)lako erabili behar da?
Nahitaezkoa al da bait- edo -(e)n eranstea aditzari zeren edo zeren eta lokailuarekin?
Beharrezkoa al da ezen lokailuari bait- eranstea?
Zer eratako perpausak eratzen dira egitura horrekin?
Forma horien erabilera, helburua adieraziz, gogorra egiten da. Azaldu, mesedez, eta eman adibideak.
Zergatik …-(e)n edo -(e)n gabeko formak onargarriak al dira? [EGLU III:182] liburukian, literaturako adibideak ageri dira, menderagailu zein lokailu gisa. Egitura horrek duen debekua eta fama txarra desagertzea komeni al da? Izan ere, Euskaltzaindiak EGLU IIIan azaltzearekin nolabaiteko onespena eman diola dirudi. Hala bada, argiago esaterik merezi al du?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.