4 emaitza bilaketarentzat
Zalantza handia ikusten da goiko hitz edo esapide horien balioan eta erabileran. Zein da idazkera zuzena?
Oro har, konplikatuegia da 25. araua, eta errazteko modua eskatzen dugu. Baditugu, halere, galdera konkretuak:
a) -ia letra-multzoez amaitutako hitzak lehen osagai direnean, bereziki laburrak direnean (kopia, biblia, grafia...), -a galdu egiten da ala ez?
b) Parte hartu, eskua sartu eta horrelakoen nominalizazio eta eratorrietan nola jokatu? Parte hartze ala partehartze, esku sartze ala eskusartze, parte hartzaile ala partehartzaile…?
c) <Izena + puska/pixka/apur/poxi/amini/mordo/pila/izpi/pare…>, nola idatzi? Marratxoz? LEF batzordearen arabera, mugakizun bereziko mendekotasunezko hitz-elkarteak dira, marratxoz zein bereiz idatz daitezkeenak. Marratxoa erabiltzea erabakiz gero, lotsa-izpirik ez du idatzi behar genuke, edo jende-mordoa etorri zen, idi-parea, etab. Baina ondoan bat hartzen dutenean, nolabaiteko ‘zenbatzaile zehaztugabetzat jo litezke, batzuk behintzat: pixka, poxi, amiñi, mordo, pila... Beraz, lasaitasun pixka bat behar dugu, gatz poxi batekin.
d) Marratxoa noiz erabili, letra larriz idatzitako hitz-elkarteetan. Hezkuntza Saila idaztea gomendatzen da; baina, marratxoa erabiltzen dutenentzat, ez al da nahasgarri samarra, letra larriak erabiltzean izan ohi diren zalantzak kontuan hartuta? Hezkuntza-Saila idaztea gaitzestekoa da?
Konturatu naiz hiztegietan ez dela ageri amalur / ama lur / ama-lur… izena, baina euskaldunok maiz erabiltzen dugun izena da. Nola behar luke? Zer dela-eta ez da ageri hiztegietan?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.